Macronen pentsioen erreforma bertan behera utzi du Frantziako Asanblea Nazionalak
2023an onartutako erreformak polemika piztu zuen hasieratik eta herrialdeak bizi izan duen krisi politikoaren arrazoi nagusiena izan da. Alderdi Sozialistak erreforma bertan behera uztea baldintza gisa jarri zuen Sebastien Lecornuren gobernua erortzen ez uzteko.