Mojtar Leboihi, saharar herriaren ordezkaria Euskadin: "Droneekin hildako asko izan ditugu jada azken gerra honetan"
Marokok Fronte Polisarioko hiru kide hil zituen joan den igandean, zihoazen autoari droneekin eraso eginez. Horietako bat Lahbib Abdulaziz zen, Polisarioko buruzagietako bat eta Mohamed Abdulaziz presidente sahararraren semea. Erasoa, gainera, NBEren Sahararako ordezkaria Tindufeko kanpamentuak bisitatzen ari zen egun berean gertatu zen.