Kamioilariek protesta egin dute Iruñean, "Bidesariei ez" lelopean
Ehun kamioilari baino gehiago bildu dira protestan larunbat honetan Iruñean. Garraiolari nafarrak bidesariak "inposatzearen aurka" agertu dira, eta hauek eskatu dituzte: "bidezko fiskalitatea, azpiegituretan hobekuntzak, belaunaldien arteko erreleboa eta garraiolarien duintasun profesionala bermatuko duten neurri eraginkorrak".