Ohorezko Lauaxeta saria Benito Lertxundi eta Jose Anjel Irigairirentzat, "Bizkaia maite" kantagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko Lauaxeta sariak banatu ditu astelehen honetan. Ohorezko saria Benito Lertxundi abeslariari eta Jose Anjel Irigai idazleari egokitu zaie, Bizkaia maite kantaren euskal kulturari egindako ekarpena aitortuz. Bi saridunak ez dira ekitaldira bertaratu ahal izan, eta Olatz Zugasti abeslariak, Lertxundiren bikotekide eta lankide artistikoak, jaso ditu biak ordezkatuz.