"Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean" erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan
Kostaldeko emakumeen lana funtsezkoa izan da arrantzan eta itsas historian, baina ez da aintzakotzat hartu izan; gizonezkoena izan da beti ardatz. Hori dela eta, emakume horien lanak izan duen, eta duen garrantzia aldarrikatzeko, Bermeoko Arrantzaleen Museoan Olatuaren Enbata erakusketa antolatu dute. Neskatila, saregile kontserberetako langile zein emakume armadoreen eguneroko lana erakusten duten objektuak jaso dituzte, baita emakume horien testigantzak ere. Era berean, bisita gidatuak zein hitzaldiak eta mahai inguruak eskainiko dituzte.