Otegi, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordio eza ez da aukera bat"
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du "denbora irabazi" nahi izan dutela, euskararen legean negoziatzen jarraitu ahal izateko. Espainiako ustelkeria kasuen inguruan esan du "zalantzarik gabe borrokatu" behar dela, baina, haren ustez, funtsean helburu politiko batek eragin ditu operazioak: "PSOE hau" eta Pedro Sanchezek osatu duen ezkerreko aliantza suntsitzea.