Otxandianoren ustez, Eusko Jaurlaritzak "ez du interes berezirik" aurrekontuak EH Bildurekin negoziatzeko
EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, aurrekontuen proposamen "errealista" aurkeztu dute, eta Jaurlaritzaren erantzunaren zain daude orain. Hala ere, haren ustez, Gobernua "ez da oso sinesgarri" agertu oposizioari negoziatzea eskaintzeko orduan, batik bat, azken asteetan izandako jarreragatik.