Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”
Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.