Pello Otxandianok dio larunbata "egun baketsua" izan behar dela Palestinan "bakea eskatzen dugulako"
Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi du ez dagoela kezkatuta larunbat honetan Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida solidarioaren atarian istiluak egon daitezkeelako, Bilboko San Mames estadioan, eta nabarmendu du "egun baketsua" izan behar dela, "bakea eskatzen dugulako".