Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek
Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".