Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Instagramek mugatu egingo ditu adimen artifizialaz sortu diren eta identifikatu gabe dauden erabiltzaileen profilak

"AA sortzailea" etiketaren ordez "AAk sortutako profila" etiketa erabiliko du aurrerantzean aipatu sare sozialak. Neurriak ez die eragingo edukia sortzeko edo editatzeko orduan adimen artifizialaren tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

(Foto de ARCHIVO)

FILED - 11 December 2016, Bavaria, Munich: A general view of the logo of US social media application Instagram. Photo: Tobias Hase/dpa



11/12/2016 ONLY FOR USE IN SPAIN
Instagram. Argazkia: Europa Press

Instagram sare sozialak etiketa bat jarriko die adimen artifizialarekin (AA) sortutako erabiltzaileen profilei, eta horien ikusgarritasuna murriztuko du baldin eta profil horien arduradunek ez badute ohartarazten kontu horien atzean ez dagoela benetan gizaki erabiltzaile bat.

Hain zuzen eren "AA sortzailea" etiketaren ordez "AAk sortutako profila" etiketa erabiliko du aurrerantzean.

Enpresak ohar batean azaldu duenez, neurriaren helburua da erabiltzaileek hobeto ulertzea profil horietan agertzen diren pertsonak adimen artifizialaren bidez sortu direla.

Urte hasieran ekin zion Instagramek identifikazio hori probatzeari, milaka erabiltzaile "engainatuta" sentitzen zirelako ustez gizakienak ziren profilak AAk sortutakoak zirela jakitean.

Hartara, aurrerantzean, kontu horien arduradunek beren kabuz aktibatu ahal izango dute "AAk sortutako profila" etiketa, profilen konfigurazioan.

Gainera, AAk sortutako pertsonen irudiak erabiltzen dituzten profilak identifikatuko ditu Instagramek, eta arduradunek jakinarazpena jasoko dute.

Hortik aurrera, bi aukera izango dituzte: "Adimen artifizialak sortutako profila" etiketa gehitzea edo erabakiaren aurkako errekurtsoa jartzea, Instagram oker dagoela uste baldin badute.

Neurriak ez die eragingo edukia sortzeko edo editatzeko orduan adimen artifizialaren tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileei. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X