Otsailak 7
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anton Reixa, SGAEren presidentetzarako hautagai

Erakundearen presidente izateko hautagaitza aurkeztu du. ''Gardentasuna'' izango da bere programaren oinarria, eta jakin badaki ''SGAEren ospe txarra'' kudeatu beharko duela.
Anton Reixa, SGAEko hauteskundeetan hautagai . Argazkia: EFE

ong>SGAEren presidente izateko hautagaitza aurkeztu du Anton Reixak. Otsailaren 7an egingo dituzten hauteskundeetan AUINIR taldearen baitan aurkeztu du bere burua idazle, musikari eta zinema zuzendariak. ''SGAEren ospe txarra'' kudeatu beharko duela jakin badaki Reixak, eta ''gardentasuna'' oinarri izango duen programa aurkeztuko du, erakundearen ''erabilgarritasuna'' defendatzeko asmoarekin.

Orain 25 urte egin zen SGAEko bazkide, eta, Saga operazioaren ondoren, ''erakundea kudeatzen modu aktiboan laguntzeko premia'' ikusi du Reixak.

''Ez dakizu ondo no ari zaren sartzen..., esaten didate etengabe ingurukoek'', adierazi du txantxetan musikariak. Bazkideen parte-hartzea bultzatzearen alde eta egile eskubidetan bildutako dirua banatzean gardentasunez aritzearen alde egin du Reixak.

''Egile eskubideak independentzia kulturalaren oinarri dira. Dena den, garrantzitsuena da herritarrek ulertzea SGAE tresna erabilgarria dela. Erakundeak berak sorrarazi duen ospe txarrari aurre egin beharko diogu'', gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X