Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal gastronomia Berlinalen izango da

Arabar Errioxako ardoak, Getariako Txakolinak, arrain kontserbek eta Idiazabal gaztak euskal gastronomia ordezkatuko dute Berlingo zinemaldian.
'Mugaritz BSO' Berlinalen proiektatuko dute. Argazkia: EITB Kultura

Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak 'Euskadiren Eguna' antolatuko dute Berlinen. Gastronomia ikur hartuta, euskal kultura saltzeko modua izango da, eta euskal elikagaiak kanpoan ezagutzeko aukera ere bai. Izan ere, Alemania euskal produktu askoren jomuga baita.

Txalaparta eta musika lagun, hainbat kultur ekitaldi izango dira. Horrez gain, 'Mugaritz BSO' filmaren nazioarteko estreinaldia egingo da Berlinale jaialdian. Andoni Luis Adurizek berak, Elena Arzakek eta Eneko Atxak, 100 lagunentzako luntxa eta 200entzako afaria prestatuko dute.

Arabar Errioxako ardoak ("Araex Export Group" eta Heredad de Ugarte upeltegiaren bitartez), Getariako Txakolinak, arrain kontserbek (CORPA eta José Serratsen oinordekoen enpresen bitartez) eta Idiazabal gaztak (Basque Cheesen bitartez) euskal gastronomia ordezkatuko dute Berlingo zinemaldian.

Gainera, mahai-inguru bat izango da hainbat euskal sukaldarirekin: Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa eta Elena Arzak eta Jose Maria Aizega Basque Culinary Centerren zuzendaria. Gainera, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Thomas Struck "Kulinarisches Kino" zikloaren zuzendaria izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X