Bartzelona Kulturlab
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murmuris, Encant Vells merkatuaren murmurrak

Kulturlab multimedia proiektu pedagokikoaren barruan egindako lana da eta bertan Encant Vells merkatuaren murmurrak agertzen dira 3:01eko iraupena duen erreportajean.
18:00 - 20:00
Murmuris

Egileak: Karla Crego, Naiara Gonzalez, Naiara Ortega, Amaia Pereda

Iraupena: 3:01

Formatua: HD 16:9

Noizbait jabetu zara inguratzen gaituzten soinu guztiez? Hiri baten murmurrak entzun al dituzu noizbait? MURMURIS erreportajea Bartzelona bezalako hiri bat definitzen eta osatzen duten soinuak kapturatzeko ideiarekin jaio zen. Idea hau islatzeko, Bartzelona turistikotik aldenduta zegoen toki bat aukeratu genuen. Toki bereizgarri eta aldi berean desberdina, soinuz eta xarmaz betetakoa. Encants Vellseko merkatua dugu hori.

Desordena, zaratak, mugimendua, liburuak, jendeak, altzariak.. murmurrak. Encants Vellseko merkatuak gure erreportajerako baliagarriak ziren elementu ugari eskaintzen zizkigun. Ikusteko elementuak eta gu berezii erakarri gaituzten entzunezko elementuak ere. Elementu hauek merkatua salerosketan oinarritutako komunikazio gune nagusietako bat izatearen ideia indartzen laguntzen dute. Murmuris.

Zer da Bartzelona Kulturlab 2012?

Kulturlabmultimedia proiektu pedagogikoa da, eta 2010ean hasi zen Berlinen.2011n Bilbo hiria erreportajegai izan ondoren, aurten Bartzelonan biziizan du hirugarren edizioa .

Bartzelona Kulturlab 2012k65 ikasle bildu ditu Bartzelonan multimedia produkzioan maiatzaren20tik 25era : Bordeleko Unibertsitateko Kazetaritza Institutukomasterrekoak, Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitateko ErreportajegintzaMasterrekoak eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleak ere.

Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITBmasterreko ikasleak udaberri hasieratik aritu dira multimediaproduktuen planifikazio, diseinu, edizio eta banaketa lanetan emanbehar diren urratsetan. Bartzelonan emandako astean ere, aukera bikainaizan dute multimedia produkzioa presiopean egiteko behar direngaitasunetan aurrera egiteko, eta aukera hori ezin hobeto baliatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X