Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hizkuntzaren ekologia, 'Badu Bada' erakusketan

Belen Urangak eta Iñaki Martinez de Luna elkarrizketa bat eskainiko dute asteazkenean San Telmon, eta zuzenean eskainiko dugu eitb.com-en.
Iñaki Martínez de Luna. Argazkia: Euskonews

Hizkuntza ekologiaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Belén Urangak eta Iñaki Martínez de Lunak. Jarduera elkarrizketa formatuan izango da, hala, Urangak Martínez de Luna elkarrizketatuko du. Elkarrizketa streaming bidez emango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en

Hurrengo 10 galdera horiei erantzuten saiatuko dira:

1.Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat?

2.Zein da Hizkuntzen Ekologiaren muina?

3.Zein dira Hizkuntzen Ekologiak dituen arriskuak?

4.Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat euskararen inguruan?

5.Nolakoa izan beharko luke euskararen inguruko planteamendu berriak?

6.Zer leku izango luke euskarak eta zer leku izango luke erdarak?

7.Hizkuntzen Ekologiak berdin balio du gehienbat euskaldunak diren eskualdeetarako eta gehienbat erdaldunak diren eskualdeetarako?

8.Hizkuntzen ekologia: hautu etikoa ala jarrera estrategikoa?

9.Ba ote da aukerarik marko teorikotik planteamendu praktiko sozial eta pertsonaletara heltzeko.

10.Aktibismo ekologistatik hel gaitezke kontzientziazio sozial ekologikora?

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek

Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin. 

Gehiago ikusi