Inoiz euskaraz egin den corpusik handiena, 205 milioi hitzekin
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak 'Egungo Testuen Corpusa' aurkeztu du. Inoiz euskaraz egindako corpusik handiena.
205 milioi hitz biltzen dituen corpusa da Euskara Institutuak garatu eta online kontsulta daitekeena. Aukeratutako testu guztiak XXI. mendekoak dira, modernoak eta anitzak. Kazetaritza testuetatik hasi eta telebistako gidoietaraino. Ibon Sarasola, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Euskara Institutuko kideak azpimarratu duenez, corpusa batez ere, fidagarria da.
Internet bidez kontsulta daitekeen corpusa (ehu.es/etc) batez ere hizkuntzaren inguruko ikerketak egiten dabiltzan pertsonei zuzendurikoa da. Erabilterreza da eta emaitza ugari esakaintzen ditu. Hitz bakoitzaren aldaera guztiak eta sare semantikoa automatikoki agertzen dira bilaketa egitean. Hortaz gain, hitzaren eboluzioa ere ikus daiteke grafiko bati esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Oinkari taldeak dantzan ospatuko du bere mende erdia
Villabonako dantza taldeak “50 urte dantzan” ikuskizuna taularatuko du Olaederra kiroldegian ostiralean, hilak 21. Korrontzi folk taldea urteurrenari batu zaio, “Oinkari 50” kantuaren bidez.
Durangoko Azokaren 60. edizioaren iragarkia
Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da. Iratxe Reparazen bizkar dago aurtengo Azokaren zuzendaritza kreatiboa.
Olaso Dorrea Fundazioaren funtsak handituz doaz, dohaintza baliotsuei esker
Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma (Bergara) handitzeko eta aberasteko lanean ari da. XX. mendetik gaur arteko historian sakondu nahi du Fundazioak, bai eta ezagutarazi ere, eta, bide horretan, hauek jaso dituzte: Telesforo Monzonek gordetako Sabino Aranaren mikrofilmatutako obraren kopia bat, Lauaxetaren gabardina eta gurutzea, Karmele Urrestiri eta Txomin Letamendiri (Karmele filmeko protagonistak) Agirre lehendakariaren Gobernuak emandako dokumentazioa, Otaegi eta Garmendiaren aldeko pankarta, bala tiroz zulatutako Txomin Iturberen alkandora eta Txillarre baserriko lehen akordioaren originala.
“Gipúzcoa” Pio Caro Barojaren dokumentala, Tabakaleran
“Ipuscua” izena lehenbizikoz agertu zeneko milagarren urteurrenaren ospakizunei dagokie proiekzioa. Pelikula 1976 eta 1979 urteen artean filmatu zuten, eta Gipuzkoako orduko errealitate sozial eta kulturala jasotzen duen dokumentu etnografikoa da.
Frankofoniaren eremuan hizkuntza gutxituek dituzten erronkei buruzko biltzarra antolatu du Etxepare Institutuak Parisen
Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, hilaren 19an eta 20an egingo den topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.
"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia ikusgai da jada MAKUSI plataforman
Gaur goizetik, "GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldiaren lehen atala MAKUSIn da ikusgai. ETB1era, aldiz, ostiralean iritsiko da. Basakabiko gaztetxoek abentura ugari biziko dituzte oraingoan ere. Udalekua guztiz aldatuta ikusiko dugu, Maitane zuzendariaren ideia berriekin eta adingabeen zentrotik etorritako gazteekin. Aurtengo istorioekin, elkar ulertzearen eta taldean aritzearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte ikus-entzule gazteak.
EITB, Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdian saritua
Bilboko Guggenheim Museoan izan den ekitaldian, hauek saritu dituzte: Desagertuta, Marina Ostolaza (Power Up), Irabazi arte, Intimitatean, Itsatsita berriz, Voces de la Tierra eta Ardi beltzak.
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa
Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek. Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian. Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider.
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.