Gasteiz magiaren hiriburu bihurtuko dute igandera arte
Gasteizko nazioarteko magia jaialdia, Magialdia, igandera arte egingo dute Gasteizen. Aurtengoa dagoeneko 25. edizioa da eta astebetez hiriko txokoak magiaz betetzeko asmoarekin programazio oparoa antolatu dute.
30 artista, 70 ikuskizun eta jarduera eta 20 eszenatoki. Hori da aurtengo Magialdiaren proposamena. Jaialdi honen bereizgarria da magia antzokiez haratago doala. Esaterako, tranbia noiz iritsiko zain gaudela, magia ikuskizunak izango ditugu Anguleman eta Legebiltzarrena. Hiriko erdialdeetako denden erakusleihoak ere antzoki bihurtuko dituzte, antzoki txiki. Aurtengo nobedadea da... magia, tabernetara hurbilduko dute. Izan ere, ospe handiko hainbat mago tabernetan ariko dira lanean, eszenatokirik gabe, argirik edota mikrofonorik gabe... soilik magiak pizten duen ilusioarekin jolasean.
25. urteurrenean, Magialdiak hainbat berrikuntza izango ditu aurten. Horien artean, irailaren 21ean, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten gaixoen senideen elkarte arabarrarekin ekitaldi berezia antolatuko dute.
Aurreko edizioetan, jaialdiak 20.000 ikusle inguru izan ditu. Urtero bezala, Magialdiaren ikuskizunak hiriaren erdiguneko erakusleihoetan, eskoletan, Txagorritxu ospitalean eta tranbiaren geltokietan eskainiko dituzte. Aurten, gainera, agertoki berria estreinatuko dute, Zabaltegiko Kioskoa. Asteburuan gauez egiten diren ekitaldiak hartuko ditu.
Principal Antzokian eta Europa Kongresu Jauregian ere ekitaldiak izango dira.
Horrez gain, "Off Festival" sailean, magoak tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan arituko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
“Gipúzcoa” Pio Caro Barojaren dokumentala, Tabakaleran
“Ipuscua” izena lehenbizikoz agertu zeneko milagarren urteurrenaren ospakizunei dagokie proiekzioa. Pelikula 1976 eta 1979 urteen artean filmatu zuten, eta Gipuzkoako orduko errealitate sozial eta kulturala jasotzen duen dokumentu etnografikoa da.
Frankofoniaren eremuan hizkuntza gutxituek dituzten erronkei buruzko biltzarra antolatu du Etxepare Institutuak Parisen
Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, hilaren 19an eta 20an egingo den topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.
"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia ikusgai da jada MAKUSI plataforman
Gaur goizetik, "GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldiaren lehen atala MAKUSIn da ikusgai. ETB1era, aldiz, ostiralean iritsiko da. Basakabiko gaztetxoek abentura ugari biziko dituzte oraingoan ere. Udalekua guztiz aldatuta ikusiko dugu, Maitane zuzendariaren ideia berriekin eta adingabeen zentrotik etorritako gazteekin. Aurtengo istorioekin, elkar ulertzearen eta taldean aritzearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte ikus-entzule gazteak.
EITB, Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdian saritua
Bilboko Guggenheim Museoan izan den ekitaldian, hauek saritu dituzte: Desagertuta, Marina Ostolaza (Power Up), Irabazi arte, Intimitatean, Itsatsita berriz, Voces de la Tierra eta Ardi beltzak.
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa
Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek. Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian. Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider.
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
Liburuetan ahaztutako objektuen bilduma bitxia ikusgai, Errenteriako Udal liburutegian
Errenteriako Udal Liburutegiak 'Altxorrak orrien artean' erakusketa antolatu du, liburuetan ahaztuta geratutako objektuen bilduma bitxia. Liburuekin batera itzuli diren gauza txikiak daude ikusgai: orri-markatzaileak, tiketak, argazkiak, postalak, eskuz idatzitako oharrak eta irakurleek utzitako bestelako aztarnak.
Eusko Ikaskuntzak "EzBerdin Berdinak" ikuskizuna plazaratu du Bilbon, EITBren egoitzan
Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta musika zuzenean uztartzen dituen gogoeta sortzailearen zazpi emanaldi izango dira guztira Euskal Herriko hainbat tokitan.
Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.