Gaur aukeratu dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'15 años y un dia' Querejetaren filma joango da Oscar Sarietara

15 años y un dia filmarekin batera beste hiru pelikula izan dira Oscarretara joateko lehian: Manuel Martinen Canibal, Sánchez Arevaloren La gran familia española eta Zannouren Alacran enamorado.

15 años y un dia Gracia Querejetaren filma izango da Espainiak Oscar Sarietara eramango duen proposamena, gaur Leticia Dolera eta Unax Ugalde aktoreek aurkeztutako ekitaldian jakitera eman dutenez. Mexikoko Ariel Sarietan ere, sari nagusiak lortzeko lasterketan arituko da Gracia Querejetaren azken lana.

15 años y un dia filmarekin batera, beste hiru pelikula izan dira Oscarretara joateko  lehian: Manuel Martín Cuencaren Canibal, Daniel Sánchez Arevaloren La gran familia española eta Santiago Zannouren Alacran enamorado.

Maribel Verdu eta Tito Valverde dira Gracia Querejetaren filmearen protagonistak. Zazpi urte dira Querejetak Siete mesas de billar frances, azken lana, estreinatu zuenetik. "15 años y un dia" pelikulan, Verduk ama baten papera hartu du: semeak arazoak ditu eta Max aitonarekin (Tito Valverde) bidali du.

Malagako Zine Jaialdian Urrezko saria lortu zuen Gracia Querejetaren filmak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek

Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin. 

Irati Bazeta ilustratzailearen erakusketa Durangoko Azokan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Bazetak ‘Harien isla’ erakusketa aurkeztu du Atartean

Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen iaz, "Harien isla" proiektuarekin, eta gaur aurkeztu dute horren emaitza, Atartea gune berrian, Durangoko Museoan.  Lanaren helburua "intersekzionalitatea tresna analitiko kritikotzat hartuta euskara jendea osatzen duten askotariko errealitateak arakatzea da, hariak eta egiturak ikusaraztea, botere sistemez gogoeta eginez".

Gehiago ikusi