Talde tekniko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia 2016k hiru hileko programa bat aurkeztuko du datorren astean

Lantalde tekniko berriak adierazi duenez, se hil pasatu aurretik proiektuak zuzendaritza nagusia izan beharko luke, "arrakastatsua izango bada". Payaren esanetan, "batuta" dago lantaldea.
18:00 - 20:00
Xabi Paya: 'Barkua ez dugu hondoratzen utziko'

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuko lantalde teknikoak lehentasunak bildu eta, datorren astean, datozen hiru hiletarako plan bat aurkeztuko du. Gainera, "albait arinen" zuzendaritza nagusia osatzeko deia egin dute; izan ere, haien aburuz, sei hiletan halakorik jarri ezean, "egitasmo arrakastatsua egiteko bidea ez da bermatuta egongo".

Donostian emandako prentsaurreko batean, Xabier Paya proiektu kulturalen koordinatzaile eta behin-behineko zuzendaritzako kideak, lantaldeko beste 24 kide aldean zituela, egitasmoa "hondoratzen" utziko ez dutela esan du.

Horren ildotik, "kapitain berriaren zain, itsasontzia gidatuko" dutela adierazi du Payak. Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuak izendatu zuen behin-behineko zuzendaritza teknikoaren buruan dago Paya, Garbiñe Muñoa ekonomia eta finantza zuzendariarekin eta Enara Garcia Parte-hartze eta Antolakuntza arduradunarekin batera.

Payaren hitzetan, Europako kultur eragile "askorekin" lanean ari dira, "Europatik heldu zaizkien gomendio guztiak betez. Lantaldea ez dago, beraz, "noraezean", kultur hiriburu guztietan ohikoak izaten diren "ekaitzak ekaitz".

Taldeko kideak aurkeztu eta gero, Payak behin-behineko zuzendaritza teknikoak datorren astean datozen hiru hiletarako plana aurkeztuko duela idatzi horretan lehentasun nagusiak zehaztuko dituela iragarri du.

Gainera, sei hil ezarri du komunikazio zuzendari bat eta zuzendari nagusi bat izendatzeko gehienezko epe gisa; izan ere, haren ustez, denbora tarte horretan aurkitu ezean proiektuaren arrakasta kolokan egongo da.

Payaren esanetan, 2016ko egitasmoaren barruan pertsona "oso ezberdinak" daude eta profesionaltasuna izan da horiek aukeratzeko irizpidea. Gainera, "batuta" daudela adierazi du.

Horren ildoan, proiektuan "batzea, elkartzea, lankidetzan aritzea" inoiz baino garrantzitsuagoa da, "atzerako kontaketa gero eta gertuago baitago".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X