Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Gabeko Herrialdeen Jaialdia egingo dute Galdakaon

Andra Mari dantza taldeak maiatzaren 9an eta 10ean antolatuko du zuzeneko musika eta kale animazioa eskainiko dituen jaialdia.
Kherau taldea, argazkian.

Galdakaok Estatu Gabeko Herrialdeen lehendabiziko Jaialdia ospatuko du datozen maiatzaren 9an eta 10ean. Jaialdian zuzeneko emanaldiak eta kale animazioa eskainiko dute hainbat taldek.

Maiatzak 9 Andra Mari musika taldeak, Kherau folk akustiko taldeak eta Mànran talde eskoziarrak doako kontzertua eskainiko dute 21:00etatik aurrera Kurtzeko plazako karpan.

Maiatzaren 10ean gune eta ordu berean Xarnege (Occitania), Korrontzi eta Kataluniako Stukat del Bolet taldeak arituko dira.

Gainera, programazioa osatzeko kale animazioa ere antolatu dute. Ostiralean Gazteleku, Dunbots eta The Peinbreikers fanfarreak arituko dira Galdakaoko kaleetan zehar arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Larunbatean berriz egun osoan zehar arituko dira Muxitxa eta Ezpeleta fanfarreak, eta Galdakaoko Banda Munizipala.

Andra Mari Dantza taldea duela 59 urte sortu zen. 1955ean jaiotako talde honek euskal kultura eta tradizioa zabaltzeko lan nabarmena burutu du. Horretaz gain Galdakaoko nazioarteko Folklore Bizian jaialdia antolatzen du duela 25 urtetatik.

Albiste gehiago kultura

Fermin Leizaola etnografoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fermin Leizaola etnografoa zendu da

81 urte zituen Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta dokumentatu zituen gizonak. Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen, 45 urtez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2018an.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gerediaga Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du

Ekitaldia egin du larunbat honetan Abadiñoko Gerediaga auzoaren zelaietan, 1965an elkartea abiatu zuten leku berean, alegia. Gainera, Gotzon Gomez elkartearen presidente berriak Nerea Mujikaren lekukoa hartu du, 22 urteren ondotik. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

''Kaleak musikaz betetzeko'', zortzi piano atera dituzte kalera Bilbon

Edonork jo ditzake, eta Santiago katedralaren atarian, Plaza Barrian, Arriaga Antzokiaren plazan, Pedro Ibarretxe kalean, Arbieto/Diputazio kalean, Arrikibar plazan, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko monumentuan eta Guggenheim Museoan jarri dituzte.

Gehiago kargatu