World Press Photok mundurako leihoa zabalduko du Gasteizen
World Press Photo kazetaritza sariketak mundurako leihoak zabalduko ditu, hamabigarren aldiz, Gasteizen. Milaka argazkilarik ikusten ez den hori azaleratzeko eginiko ahaleginaz gozatu ahalko da Arabako hiriburuan.
Argazki bilduma Gasteizen egongo da ikusgai, Montehermoso kulturuneko ur-biltegi zaharrean, iaz bezala.
Argazki-kazetaritzako sariketaren 57. edizio honetarako, 99.000 argazki aurkeztu dituzte 5.754 argazkilarik, eta Montehermoson ikusi ahal izango den erakusketa 45 herrialdetako 100 hiritan izango da ikusgai.
Hamar atal hauek daude erakusketan: argazki irabazlea, gai garaikideak, eguneroko bizitza, gaur-gaurko gaiak, gaur-gaurko albisteak, jendea bere ingurunean, erretratuak, natura, akziozko kirolak eta kirol kontakizunak. Berorietan, giza existentziaren hamaika alderdiri begiratzen zaie: gerrak, etxeko indarkeria, delinkuentzia antolatua, gaixotasunen aurkako borroka, hondamendi handiak, pertsonaiak…
Aurten, 2013an erakusketa bisitatu zuten 9.000 lagunetako batzuek egindako iradokizunak kontuan hartuta, WPP erakusketak ordutegi tarte zabalagoa izango du aurten: asteartetik igandera eta jaiegunetan bisitatu ahalko da, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Albiste gehiago kultura
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
Springsteenen zaleak gogotsu daude "The Boss" handiak Reale Arena dantzan jarri aurreko orduetan
Bruce Springsteenek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian (larunbatean eta asteartean) "The Land of Hope and Dreams" biraren barruan. 2016an izan zen azkenekoz estatubatuarra Euskal Herrian. Springsteenek 17 musikari eta abeslari izango ditu alboan, E Street Bandeko kide historikoak barne.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.
Euskal Museoak 2026ko bigarren hiruhilekoan irekiko ditu ateak berriro
"Enbor arina", euskal kulturaren ikurra, Miserikordia eraikinean jarri dute Bilboko museoaren berrikuntzaren parte gisa. 2026an ateak berriro irekitzea espero dute.
Itziar Ituño protagonista duen ''Argi gorriak'' telesaila grabatzen ari dira egunotan
Alberto Gastesik zuzenduta, umorea, intriga eta drama familiarra uztartzen ditu EITBren parte-hartzea duen telesailak.
"Eguerdi on", Euskaltzaindiak ez du "gibel egin" eta hainbat hitz hiztegiratu ditu
Azken sei hilabeteetan, Euskaltzaindiak 774 forma berri jaso ditu bere hiztegian, "eguerdi on" eta "gibel egin" tartean, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu eta hiru sarrera kendu ditu. Guztira, 52.091 forma jasotzen ditu orain "Euskaltzaindiaren Hiztegia"k.
Fermin Leizaola etnografoa zendu da
81 urte zituen Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta dokumentatu zituen gizonak. Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen, 45 urtez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2018an.
Gerediaga Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du
Ekitaldia egin du larunbat honetan Abadiñoko Gerediaga auzoaren zelaietan, 1965an elkartea abiatu zuten leku berean, alegia. Gainera, Gotzon Gomez elkartearen presidente berriak Nerea Mujikaren lekukoa hartu du, 22 urteren ondotik.