Juan Mari Arzakek domina bat jasoko du gaur Miamin
Juan Mari Arzak sukaldariak Miami Dade College unibertsitatearen Presidentearen Domina jasoko du gaur.
Maila handiko golardo hori jasoko du Euskal Sukaldaritza Berriaren, azken 15 urteetan gastronomian mundu mailan izan den iraultza abiatu zuen mugimenduaren, sustatzaileak. Arzakek Pedro Subijanarekin eta beste hamar sukaldarirekin batera sortu zuen sukaldaritza ulertu eta egiteko beste modu hau.
Aintzatespen zeremonia 19:00etan (bertako ordua) egingo dute, Miamin, Floridan.
Juan Mari Arzakek baino lehenago ospe handiko pertsona askok jaso dute AEBko unibertsitate horren saria: Lech Walesa, Mikhail Gorbatxov, Bill Clinton, Barack Obama, Madeleine Albright, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia…
Miami Dade College hiri horretako unibertsitate publikoa da, eta 160.000 ikaslek baino gehiagok ikasten dute bertan, zortzi campusetan. Floridako irakaskuntza erakunde handiena da, eta bigarrena, AEB osoan.
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko buruak azaldu duenez, "golardoa aitorpen ikaragarria da Juan Mari Arzakentzat eta, oro har, euskal sukaldaritzarentzat. Munduan erreferente da euskal sukaldaritza, euskal sukaldarien elkarlanaren erakusgarri gisa".
Basque Culinary Centerrek bultzatu du, Etxepare Institutuarekin batera, Arzaken hautagaitza.
Zure interesekoa izan daiteke
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute igande honetan 14:00etatik 14:30era egin duten protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Juanito Oiarzabalen bizitzaren gorabeherak, dokumental batean jasota
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.