Lantegia, sormen eta hausnarketarako lehengai
Uztailaren 17an, ostiralarekin, Corrugados Azpeitiko lantegiak hautsak aterako ditu behingoagatik; fabrika itxi zutenetik urtebete luzez munstro hilaren hondarretan metatutako errautsa astindu egingo dute poesiak, antzerkiak eta musikak egun horretan, “Makina zoriontsuak” 50 minutuko ikuskizunean.
Emanaldian, Xabier Gantzarain, Xabi Borda eta Juan Azpillaga idazleek, Nekane Zinkunegi eta Jon Gurrutxaga bertsolariek, Felipe Murillo musikariak eta Haizea Egiguren eta Xanti Agirrezabala antzerkilariek parte hartuko dute, Jose Luis Otamendik idatzi eta aukeratutako testuak gorpuztuz.
Elkar-ekin elkarteak, Eneko Ibarguren kideak azaldu digunez “denontzako herri hobe baten alde” gai sozialen inguruan Azpeitian lan egiten duen taldeak, antolatu du ikuskizun “xumea”. “Duela hainbat hilabete” jarri ziren herriko kultura-sortzaileekin harremanetan, hain toki enblematikoan produkzio materialaren eta gizatasunaren arteko talkak, bi alor horien arteko orekak, pizten dituen hausnarketak bistaraziko zituen zerbait antolatze aldera, eta “harrera bikaina” izan zuten hastapenetatik sortzaileon aldetik, Ibargurenen hitzetan.
Lan horren emaitza Corrugados lantegiaren atarian erakutsiko diete herritarrei ostiralean, hilak 17, “Makina zoriontsuak” 50 minutuko ikuskizun doako eta irekian, 22:00etatik aurrera. 300 aulki paratuko dituzte behinola inguruaren motor ekonomikoa izan zen lantegiaren atarian, bertaratutakoek ekitaldi horretarako propio sortutako hainbat testu eta antzezlan, eta gai sozialen inguruko bestelako idatziak, Bertolt Brechten poemen irakurraldiak esaterako, goza ditzaten.
Lozorrotik aterako dira, bada, egun batez tximiniak, makinak... hausnarketarako akuilu izateko, ideiak fabrikatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Txelu Angoitia, Durangoko Azokako argazkilari ofiziala: "Beti saiatzen naiz irudi berri edo berezi bat aurkitzen"
Durangoko argazkilari familia duela 60 urte hasi zen Azokan gertatzen zen guztia argazkietan islatzen. Gaur egun, ondorengoetako bat, Txelu Angoitia, Durangoko Azokako argazkilari ofiziala da.
Landako Gunea kulturaz betetzen hasi da
Durangoko Azokaren 60. edizioak bihar, abenduak 5, irekiko ditu ateak. Gaur erakustokiak betetzeko eta atontzeko eguna da Landako Gunean. 1.000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango ditu aurtengo edizioak.
“Askotan, ez dakit nondik datorren sorkuntzarako indarra; gero ez dago eta horrenbeste hartzaile"
Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren atarian, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan adierazi du sorkuntza ugaria dela, eta kalitate handikoa: “Gazte belaunaldi oso bat ari da sortzen eta sortzen", esan du, eta horientzat guztientzat hartzaileak behar direla nabarmendu du.
Durangoko Azoka iruditan: karteletik unibertso bisualera
Sei hamarkadan, hamaika modutara ekarri da iruditara Kulturaren Jaialdia, 1965ean Andreu Uriarte durangar artista plastikoak Durangoko Azokari lehenengoz irudia jarri zionetik aurten, 60. ediziorako, Iratxe Reparaz arte zuzendariak “kartel infinituak” sortu dituen arte. Patri Laiseka Gerediaga Elkarteko kideak gidatuta, bidaia bat egin dugu arte plastikotik diseinu grafikora joan-etorria izan den kartelaren bidetik.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo Abadiñon, erakundeek diru-laguntzak murriztu ondoren
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak diru-laguntzak murriztu izana dagoela erabakiaren atzean. Etena behin betikoa dela ere argitu du elkarteak, eta ez du baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
Ohorezko Lauaxeta saria Benito Lertxundi eta Jose Anjel Irigarairi eman diete, "Bizkaia maite" kantagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko Lauaxeta sariak banatu ditu astelehen honetan. Ohorezko saria Benito Lertxundi abeslariari eta Jose Anjel Irigarai idazleari eman diete, Bizkaia maite kantaren euskal kulturari egindako ekarpena aitortuz. Bi saridunak ez dira ekitaldira bertaratu ahal izan, eta Olatz Zugasti abeslariak, Lertxundiren bikotekide eta lankide artistikoak, jaso ditu, biak ordezkatuz.
2026an Primeran plataforman estreinatuko den "Tamara Ta Mara" telesailaren filmaketa bisitatu dugu Bilbon
Casting batean aurkitzen diren bi aktoreren arteko lehiari buruzko komedia da "Tamara eta Mara". ETBren talentu berrien lehiaketaren irabazleetako bat da euskarazko fikzio hau.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Xabat Illarregik euskarari "zentralitatea" eman nahi izan dio finalean
Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso berritan egindako lehenengo elkarrizketa.
Euskarari eta anaitasunari eskaini dio azken agurra Xabat Illarregi txapeldunak: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”
Xabat Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehenengoz. Azken agurrean, Joanes anaiari eskerrak emateaz gain, euskaraz egitearen beharraz eta garrantziaz aritu da.