Xabier Erauskin aktorea hil da, auto istripuz
Xabier Erauskin aktorea da gaur, larunbata, Zaldibian (Gipuzkoa) izandako auto-istripuan hildako laguna, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Erauskin aktore euskalduna zen, ezaguna ETBko Goenkalen, Jaiak, Hasiberriak… saioetan, besteak beste, agertzeagatik. Zaldibian jaio zen 1969. urtean (46 urte) eta herri gipuzkoarreko bizilaguna zen.
Goizaldeko ordu batean izan da ezbeharra, GI-2133 errepidean. Alegiarako noranzkoan zihoan Seat Ibiza autoa errepidetik atera da, eta lantegi baten kanpoko hormaren aurka egin du talka. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria eta bidaiari bakarra, autoaren barruan harrapatuta geratu da.
Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek artatu egin dute, eta suhiltzaileek autotik ateratzea lortu dute. Anbulantzian eraman dute zauritua Donostia Erietxera, baina handik ordu batzuetara hil egin da.
ra hil egin da.Zure interesekoa izan daiteke
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
Lau eguneko topagune oparoa amaitutzat emateko, antolatzaileek aurtengo Azokaren arrakasta nabarmendu dute, baita egitasmoak urte osoan euskal kulturan duen garrantzia ere.
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Juanito Oiarzabalen bizitzaren gorabeherak, dokumental batean jasota
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.