Asterix eta Obelix berria kalean, euskaraz ere eskuragai
Iritsi da komiki europar klasikoenaren zaleek gogotsu itxaroten zuten eguna. Gaur jarriko da salgai Asterixen -galiar txiki, atsegin eta menderaezinaren- bilduma berri bat, Zesarren papiroa, hain zuzen ere. Aurrekoa atera eta bi urteren buruan argitaratu dute Asterix eta bere ezin bananduzko abenturakide Obelixen istorioak biltzen dituen oraingo alea. René Goscinny eta Albert Uderzo dira komikiaren jatorrizko sortzaileak.
Komiki-sortaren 36. zenbakia da, eta Jean Yves Ferri (testua) eta Didier Conrad (marrazkiak) egileen eskutik dator. Emanaldi berri honen bikote sortzailea orain dela bi urte Asterix eta piktoak plazaratu zuen bera da. Ale horren 5 milioi kopia saldu ziren mundu guztian barrena. Dena dela, Uderzoren ikuskapen zorrotzarekin egin dute lan. Bera da jatorrizko sortzaileetatik bizirik geratzen den bakarra, Goscinny 1977an hil baitzen.
Salvat argitaletxeak argitaratzen duen titulu berria ere banaketa-zenbaki potoloekin dator. Zenbaki horien artean, besteak beste, euskaraz plazaratuko diren 4.000 aleak daude. Horiez gain, Estatutuko liburu-dendek 160.000 ale jarriko dituzte salgai gaztelaniaz; 25.000, katalanez; 3.000 galegoz eta 1.500 asturieraz.
Euskarazko egokitzapena egiteaz Maialen Arzallus itzultzaile eta bertsolaria arduratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Urrezko domina eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Iriondo kantariari
Hilondoko aitortza egin dio Urnietako kantari, idazle eta irakasleari eta bere ahizpek jaso dute Foru Aldundiak emandako oroigarria. Ekitaldia omenaldi hunkigarri bilakatu da. Senide eta familiako kideekin batera, eta euskal kulturgintzaren ordezkaritza zabala bildu da.
Balenciaga museoa “josten duten eskuei” begira
Getariako Balenciaga Museoko Igor Uriak hamar urte eman ditu Cristobal Balenciaga jostun handiaren tailerretan lan egin zuten emakumeen lekukotzak eta objektuak biltzen: irudiak, dokumentuak, lanabesak... Paris, Madril, Bartzelona eta Donostian, 2.000 enplegatu izatera iritsi ziren, eta horietako batzuk Getariako museoan batu dira gaur.
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
Lau eguneko topagune oparoa amaitutzat emateko, antolatzaileek aurtengo Azokaren arrakasta nabarmendu dute, baita egitasmoak urte osoan euskal kulturan duen garrantzia ere.
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.