Goya, Rubens, Murillo...
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakearen inguruko erakusketa batek 300 artelan bilduko ditu Donostian

Museo ezberdinetatik ekarritako obrak dira, besteak beste, honako artista ezagun hauenak: Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran eta Picasso. Maiatzaren 17tik urriaren 2ra arte egongo da bisitatzeko aukera.
Bilboren, Donostiaren eta Donostia 2016ren ordezkariak, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB.
Bilboren, Donostiaren eta Donostia 2016ren ordezkariak, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB.

“Bake ituna” erakusketak 300 artelan baino gehiago bilduko ditu Gipuzkoako hiriburuan. Nazioarteko 21 museoetatik ekarritako artista ezagunen piezak erakutsiko dira bertan; besteak beste, Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran edota Picassorenak. Jarduera hori Donostia 2016ko programazioaren parte izango da.

Erakusketa nagusia San Telmo Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturgunearen artean banatuta egongo da. Horretaz gain, “Bake ituna” proiektuak gertakari historiko jakinen inguruko zazpi erakusketa eta euskal artista garaikideek osatutako beste zazpi ekoizpen hartzen ditu bere baitan. Helburua bakearen eta gerraren arteko loturak ikertzea da, mundua leku bizigarriagoa egiteko asmoz.

Musika

Europako hainbat musika ikaslek bat egingo dute Musika Eskolen Europako Jaialdian. Inaugurazio kontzertua Donostian izango da, eta hilaren 3tik 7ra “Emusik” ekimenaren txanda iritsiko da. Orobat, irakasteko, ikasteko eta harremanak izateko modu berriak bultzatu nahi ditu proiektu horrek.

Adiorik gabe” proiektua oroitzapen musikalak eta literarioak berreraikitzeaz arduratuko da. Bestalde, “entzumen behatokia”-k komunikazioaren eta herritarren arteko harremanen inguruan pentsatzeko gonbita egiten du. Proiektua Tabakaleran garatuko dute.

Horretaz gain, lau abesbatza gaztek “Ez Dok Amairu” talde euskaldunaren abestiak kantatuko dituzte. Beste alde batetik, “Soinua iratzarri” ekimenak konpositore garaikideen eta iraganakoen sorkuntza, bitartekaritza eta aitorpena bateratuko ditu hilabete osoan zehar.

Jaialdiak

Herritarren konpromisoa, energia eta sormena biltzearen ondorioz  sortutako ekimena da “Olatu talka”. Elkartasun, heziketa, bizikidetza eta bestelako gaien inguruko mahai-inguruak egongo dira ere.

Halaber, maiatzaren 28tik ekainaren 5era bitartean beste jaialdi bat egongo da. Kasu honetan txotxongiloen ingurukoa izango da, eta, kasu honetan, lau urtean behin ospatzen den Txotxongiloen Munduko Jaialdia Donostiara iritsiko da. Izan ere, Marionetaren Nazioarteko Batasunaren munduko biltzarra egingo da bertan, baita “XX. Mendeko maisuak” erakusketa ere.

Kooperatibismoa

Hausnarketa prozesu batetik abiatuta, “Kooperarock” jarduerak kooperatibismoaren oinarrizko baloreak jorratuko ditu zuzendaritza artistiko baten laguntzarekin. Gainera, antzezlan bat sortuko dute haurrek kooperatibagintzaren ideiak dramatizazioaren bidez barneratzeko aukera izan dezaten.

Hizkuntza gutxituak

Hizkuntza minorizatua duten Atlantikoko toki askotan, “Tosta” hitzak “ontzietako bankada” esan nahi du. Proiektuaren helburua hizkuntza eta kultura gutxituen inguruan kontzientziatzea da. Helmuga guztietan pop up jaialdiak egingo dira.

Europako kultur aniztasuna

Europako kultur aniztasuna gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek ”Zubideak” ekimenari esker. Kasu honetan, zubien ohiko erabilerak aldatu egingo dira, kontinente honetako kultura ezberdinen artean lotura sortzeko asmoz.

 

Albiste gehiago kultura

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Fermin Leizaola etnografoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fermin Leizaola etnografoa zendu da

81 urte zituen Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta dokumentatu zituen gizonak. Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen, 45 urtez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2018an.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gerediaga Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du

Ekitaldia egin du larunbat honetan Abadiñoko Gerediaga auzoaren zelaietan, 1965an elkartea abiatu zuten leku berean, alegia. Gainera, Gotzon Gomez elkartearen presidente berriak Nerea Mujikaren lekukoa hartu du, 22 urteren ondotik. 

Gehiago kargatu