Wroclawek Hiriburutza ireki du Donostia 2016ko presentziarekin

Poloniako Wroclaw hiriak, Donostiarekin Europako Kultur Hiriburutza partekatzen duenak, kultur programaren inaugurazio-ekitaldien egun handia bizi izan du, eta han dago Donostia 2016ren ordezkaritza bat hiriburu senidea babesten.
Eduardo Txillida euskal eskultoreari buruzko erakusketaren irekieran egon dira Donostia 2016ko ordezkariak, hau izan baita inaugurazio-ekitaldietako bat.
Eneko Goia, Donostiako alkatea, Miren Azkarate, Hiriburutzaren zinegotzi delegatua, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua, Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordea, Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua, Pablo Berástegui, Donostia 2016ren zuzendari orokorra, eta Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria izan dira Donostia 2016 Wroclawen ordezkatu duten kideak
Wroclaw 2016ren inaugurazioaren programak ia ehun jarduera hartu ditu barne asteburuan zehar, tartean, kontzertuak, erakusketak eta ikuskizunak. Gaurko ekitaldi nagusia hiriko lau txokoetatik Rynek plazara (Merkatuaren plaza) aterako diren lau desfileek osatuko dutena da. Desfilea hiriko lau espirituak (Sinesmen askotarikoen espiritua, Berrikuntzaren espiritua, Berreraikitzearen espiritua eta Uholdeen espiritua) irudikatuko dituzten artistek zuzenduko dituzte.
Wroclaw 2016ren goiburua, Edertasun-guneak, metamorfosiaren eta aniztasunaren ideietan oinarritzen da, eta hiriaren eraldaketa-historia bereziari egiten dio erreferentzia. 2016 urtean ehunka herritarrek ekitaldi publiko askotan hartuko dute parte. Urtean zehar, baita ere, Wroclaw Liburuaren Munduko Hiriburuan bilakatuko da Unescok hala izendatuta, eta Europako Literaturaren Gauaren edizio berezi bat ere izango du. Kultur programak barne biltzen ditu gainera Nazioarteko Jazzaren Eguna, Europak abesten du Jaialdia eta Antzerkiaren Nazioarteko Olinpiadak.
Albiste gehiago kultura
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria
Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.
Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hasi dira iristen BBK Live jaialdira joatekoak diren lehen musikazaleak
Goiztiarrenek San Mamesen eta BECen jarri dituzten postuetara jo dute pultserak eskuratzeko. Kanpina eguerdian zabaldu dute. Aurten, 6.000 lagun inguru espero dituzte bertan, eta lehenengoak dagoeneko igo dira horretarako apropos prestatutako autobusetan.
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.