Clem Snide, The New Reamon eta Eraul 'Music Box' jaialdian izango dira
Clem Snide, The New Reamon eta Eraul musikariak “Music Box” festibalean izango dira, abuztuaren 6an. Urte osoan zehar, hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Jaialdiak beste erabilera batzuk garatzeko diren espazioetan musika eskainiko du, eremu horiek musika kaxak bihurtu daitezkeela erakusteko. Ekimena Donostia 2016ko egitarauaren parte da, eta urte osoan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.
Kontzertuok hainbat terrazatan izango dira. Clem Snide musikaria Tabakaleran arituko da; The New Raemon, Donostia 2016 aretoan, eta, azkenik, Eraul euskal taldeak Mikeletegi pasealekuan joko du.
Gainera, Kristina Enea parkeak “Glad is the day” jaialdiaren lehenengo edizioa jasoko du abuztuaren 22an, larunbata. Jaialdia doakoa izango da eta zortzi artista arituko dira parkeko sarrerako zelaian egongo diren bi eszenatokitan banaturik. Rock eta elektronika musika generoak jorratuko dituzte.
Abuztuan garatuko den beste jaialdiak “Itsasfest” du izena. Gure ingurumenarekin harreman jasangarriagoak sustatzeko helburuarekin, hilaren 27an festa bat antolatu dute Ondarretako hondartzan. Tailerrak edota jokoak ez dira faltako; dena musikaren erritmoan.
Abuztuan amaitzen diren jarduerak
Herritarrek, bizi diren hiriaren inguruan hausnarketa egingo dute hiru jarduera-ildo nagusiren bitartez: Haurbanistak (ikastetxeei zuzenduta dagoen proiektua da), Janeren ibilaldiak (Jane Jacobs aktibistaren ikuspegian oinarritzen da) eta Urbanhero (hiriko puntu kritikoak eraldatuko dira).
Bestalde, “In varietate concordia” ekimenak hiriko hizkuntza aniztasuna ezagutzera ematea du helburu. Horregatik, hizkuntza desberdina duten hamaika donostiarrek berdin ahoskatuta ere esanahi desberdinak dituzten hitzak aurkitu dituzte.
Urtean zehar
Donostia 2016ko egitaraua jardueraz beteta egongo da urte osoan zehar, eta horietako ekimen batzuk urte osoan zehar burutuko dira.
“Bake ituna” erakusketak 300 artelan baino gehiago bilduko ditu, urriaren 2ra arte, Gipuzkoako hiriburuan. Nazioarteko 21 museoetatik ekarritako artista ezagunen piezak erakutsiko dira bertan; besteak beste, Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran edota Picassorenak.
Beste alde batetik, bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute, kontinente horretako bizi estilo desberdinak erakusteko asmoz. Halaber, urriaren 30era arte, “2016 bidea” ekimenak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparralde zeharkatuko ditu 32 etapatan, naturaren eta kulturaren arteko loturak estutzeko asmoz.
Modu berean, “Corale” jarduerak folklorea, nortasun kulturala eta hausnarketa sustatzen dituen erakusketa bat ikusteko aukera emango die Okendo merkataritza-guneko bisitariei. Datozen hilabeteetan ere, “Tira-birak” erakusketa ikusteko aukera egongo da. Horrek, egunkarietako binetek 70eko hamarkadaren amaieratik gaur arte izandako bilakaera islatuko du.
“On Appettit” ekimen gastronomikoak Europatik etorritako beste hamar sukaldari jasoko ditu, eta jendaurreko sukaldaritza saioetan, bi lurraldeetako errezeten nahasketatik ateratako platerak dastatzeko aukera emango zaie herritarrei. Jarduera azaroan amaituko da.
Halaber, XXI. mendeko erronka nagusiei aurre egiteko asmoz mahai-inguruak eta hitzaldiak prestatu dituzte, abenduaren 13ra arte. Era berean, “EUSkarriak” izeneko proiektuak Europako errealitate linguistikoaren eta euskararen inguruan hausnarketak bideratuko ditu. Gainera, hiri osoan zehar ikusiko dira ondorioztatutako ideia horiek, gutxien espero dugun moduetan.
“Iturriak” proiektuak hiriburuan kendu dituzten iturri guztiak plaza berean jarriko ditu, abenduaren 17ra arte, Maider Lopezen lankidetzarekin.
Bestalde, “Itsasgileak” izeneko erakusketari esker, XVI. mendeko itsas historian emakumeek izan zuten papera ezagutzeko eta ontzigintzaren ondorioz eskualdeen artean izandako harremanen berri jasotzeko aukera ere egongo da. Albaolan izango da, abendura arte.
“Insert Change” jarduerak, giza eskubideen inguruko pentsamendu kritikoa sustatuko du bideo-jokoen bitartez. Gainera, hamaika gaztek, bizi nahi duten etorkizunaren inguruko hausnarketa egingo dute urte osoan zehar. Jasotako ideia guztiak aztertu ostean, erantzun bakarra aurkeztuko dute, artelan batean islatuko dena.
Jarduera ugari prestatu dituzte Urumea ibaiarekiko harremana estutzeko asmoz. Izan ere, “Hidrologikak” izeneko proiektuaz gain, “Bakearen miliak” ere Urumea ibaiaren inguruetan garatuko da. Kasu honetan, bakearen eta gatazka armatuen inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko aukera emango du ekimenak.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.