Abuztua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clem Snide, The New Reamon eta Eraul 'Music Box' jaialdian izango dira

Ekimen horrek kultur ehuna sendotzeko ikus-entzule berriak sortzea du helburu. Urte osoan zehar hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan.
"Music Box" festibalaren aurkezpena. Argazkia: Donostia 2016

Clem Snide, The New Reamon eta Eraul musikariak “Music Box” festibalean izango dira, abuztuaren 6an. Urte osoan zehar, hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Jaialdiak beste erabilera batzuk garatzeko diren espazioetan musika eskainiko du, eremu horiek musika kaxak bihurtu daitezkeela erakusteko. Ekimena Donostia 2016ko egitarauaren parte da, eta urte osoan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.

Kontzertuok hainbat terrazatan izango dira. Clem Snide musikaria Tabakaleran arituko da; The New Raemon, Donostia 2016 aretoan, eta, azkenik, Eraul euskal taldeak Mikeletegi pasealekuan joko du.

Gainera, Kristina Enea parkeak “Glad is the day” jaialdiaren lehenengo edizioa jasoko du abuztuaren 22an, larunbata. Jaialdia doakoa izango da eta zortzi artista arituko dira parkeko sarrerako zelaian egongo diren bi eszenatokitan banaturik. Rock eta elektronika musika generoak jorratuko dituzte.

Abuztuan garatuko den beste jaialdiak “Itsasfest” du izena. Gure ingurumenarekin harreman jasangarriagoak sustatzeko helburuarekin, hilaren 27an festa bat antolatu dute Ondarretako hondartzan. Tailerrak edota jokoak ez dira faltako; dena musikaren erritmoan.

Abuztuan amaitzen diren jarduerak

Herritarrek, bizi diren hiriaren inguruan hausnarketa egingo dute hiru jarduera-ildo nagusiren bitartez: Haurbanistak (ikastetxeei zuzenduta dagoen proiektua da), Janeren ibilaldiak (Jane Jacobs aktibistaren ikuspegian oinarritzen da) eta Urbanhero (hiriko puntu kritikoak eraldatuko dira).

Bestalde, “In varietate concordia” ekimenak hiriko hizkuntza aniztasuna ezagutzera ematea du helburu. Horregatik, hizkuntza desberdina duten hamaika donostiarrek berdin ahoskatuta ere esanahi desberdinak dituzten hitzak aurkitu dituzte.

Urtean zehar

Donostia 2016ko egitaraua jardueraz beteta egongo da urte osoan zehar, eta horietako ekimen batzuk urte osoan zehar burutuko dira.

Bake ituna” erakusketak 300 artelan baino gehiago bilduko ditu, urriaren 2ra arte, Gipuzkoako hiriburuan. Nazioarteko 21 museoetatik ekarritako artista ezagunen piezak erakutsiko dira bertan; besteak beste, Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran edota Picassorenak.

Beste alde batetik, bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute, kontinente horretako bizi estilo desberdinak erakusteko asmoz. Halaber, urriaren 30era arte, “2016 bidea” ekimenak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparralde zeharkatuko ditu 32 etapatan, naturaren eta kulturaren arteko loturak estutzeko asmoz.

Modu berean, “Corale” jarduerak folklorea, nortasun kulturala eta hausnarketa sustatzen dituen erakusketa bat ikusteko aukera emango die Okendo merkataritza-guneko bisitariei. Datozen hilabeteetan ere, “Tira-birak” erakusketa ikusteko aukera egongo da. Horrek, egunkarietako binetek 70eko hamarkadaren amaieratik gaur arte izandako bilakaera islatuko du.

On Appettit” ekimen gastronomikoak Europatik etorritako beste hamar sukaldari jasoko ditu, eta jendaurreko sukaldaritza saioetan, bi lurraldeetako errezeten nahasketatik ateratako platerak dastatzeko aukera emango zaie herritarrei. Jarduera  azaroan amaituko da.

Halaber, XXI. mendeko erronka nagusiei aurre egiteko asmoz mahai-inguruak eta hitzaldiak prestatu dituzte, abenduaren 13ra arte. Era berean, “EUSkarriak” izeneko proiektuak Europako errealitate linguistikoaren eta euskararen inguruan hausnarketak bideratuko ditu. Gainera, hiri osoan zehar ikusiko dira ondorioztatutako ideia horiek, gutxien espero dugun moduetan.

Iturriak” proiektuak hiriburuan kendu dituzten iturri guztiak plaza berean jarriko ditu, abenduaren 17ra arte, Maider Lopezen lankidetzarekin.

Bestalde, “Itsasgileak” izeneko erakusketari esker, XVI. mendeko itsas historian emakumeek izan zuten papera ezagutzeko eta ontzigintzaren ondorioz eskualdeen artean izandako harremanen berri jasotzeko aukera ere egongo da. Albaolan izango da, abendura arte.

Insert Change” jarduerak, giza eskubideen inguruko pentsamendu kritikoa sustatuko du bideo-jokoen bitartez. Gainera, hamaika gaztek, bizi nahi duten etorkizunaren inguruko hausnarketa egingo dute urte osoan zehar. Jasotako ideia guztiak aztertu ostean, erantzun bakarra aurkeztuko dute, artelan batean islatuko dena.

Jarduera ugari prestatu dituzte Urumea ibaiarekiko harremana estutzeko asmoz. Izan ere, “Hidrologikak” izeneko proiektuaz gain, “Bakearen miliak” ere Urumea ibaiaren inguruetan garatuko da. Kasu honetan, bakearen eta gatazka armatuen inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko aukera emango du ekimenak.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X