‘Misterioaren Itsasargiak’ bat egingo du Beldurrezko Astearekin
“Misterioaren Itsasargiak” parte hartuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, urriaren 29tik azaroaren 4ra ospatuko dena. Honakoa Donostia 2016ko Kultur Hiriburuaren urtea ospatzeko egingo diren jardueretako bat izango da.
“Misterioaren Itsasargia” proiektuak hiriburuarekin lotura duten istorio misteriotsuak dokumentatuko ditu, ia beti ahoz-aho transmititzen diren kontakizunak baitira. Hiru emaitza izango ditu ekimenak: web-dokumental interaktiboa, bideojokoa eta “Paranormales” pelikula.
Bestalde, Cervantesek idatzitako “Los tratos de Argel” komedia birmoldatuko dute. Oraingo honetan, “Tratos” proiektuak hainbat afrikar etorkinek Penintsulako zentro hipotetiko batean aurkituko dute elkar, ihes egiteko aukerarik izan gabe.
Halaber, “Antzerkigintza berriak” izeneko jardueraren helburua idazkera dramatikoa bultzatzea da. Horregatik, horietako lan batzuk Euskal Herriko antzerki nagusietan ikusteko aukera egongo da.
“Azken trena Treblinkara” proiektuak Janusz Korczaken omenez egingo dute. Izan ere, 1942. urtean umezurztegia utzi eta beste toki batera egin behar izan zuen ihes, eta, azkenean Treblinkako kontzentrazio-esparru batean bilatu zuen babesa.
Irailean garatuko den beste ekimenak “Arkitektura: film-mintzairak” du izena. Kasu honetan, egile gonbidatu bakoitzak hitzaldi bat eskainiko du. Gainera, erakutsiko den materiala hautatuko du, eta tailer bat eskainiko du (ingurua urbanizatzen duten irudien inguruan).
Musika
Hilaren 13an, “Music Box” jaialdiak Los Punsetes eta Svper musikarien kontzertuak antolatu ditu, Unibertsitateen plazan.
Albiste gehiago kultura
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria
Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.
Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hasi dira iristen BBK Live jaialdira joatekoak diren lehen musikazaleak
Goiztiarrenek San Mamesen eta BECen jarri dituzten postuetara jo dute pultserak eskuratzeko. Kanpina eguerdian zabaldu dute. Aurten, 6.000 lagun inguru espero dituzte bertan, eta lehenengoak dagoeneko igo dira horretarako apropos prestatutako autobusetan.
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.