Donostia 2016ko programak hasi du martxa
Donostia 2016 hasi da eta lehen egunek bi ondorio utzi dituzte: bata, jendeak interesa bazeukala, eta irekiera egunetan 85.000 lagunetik gora erakarri zituztela ekitaldiek. Bigarrena, Hansel Cerezaren Elkarbizitzaren Zubia ekitaldi nagusiak ez zuela funtzionatu, eta ondorioz, erabat ilundu zuela hasierako egunetako festa. Horri lotuta, Donostia 2016ko kultur programaren zuzendari Xabi Payak dio egun hauek gora beheratsuak izan direla animoei dagokienez: “akatsak ikasteko daude eta hala egingo dugu” esan du eta gehitu “euren asmoa ez zela bete, lanerako eta gauzak hobetzeko gogoz daudela eta ekitaldi asko egongo direla bakoitzak bere tokia aurki dezan”. Eta kontuak horrela, urte osoko programa martxan da.
Izarrez beteriko erakusketa
Payak argi dio: “Donostia 2016 ez da bakarrik Donostia”. Horren adibide agerikoena izan daiteke Gaur Konstelazioak erakusketa. Duela 50 urte garai hartan abangoardian zeuden zenbait euskal artistek GAUR taldea sortu duten. Tartean zeuden Eduardo Txillida, Jorge Oteiza edota Nestor Basteterretxea, eta Donostiako Barandiaran galerian erakusketa antolatuta erakutsi zuten euren lana. Ordutik 50 urte pasa direnean, gerora artista horiek guztiek izan duten ibilbide oparoko zenbait lan biltzen ditu Gaur Konstelazioak-ek. Berezitasuna baina, zera da: aldi berean leku batean baino gehiagotan dagoela martxan erakusketa. San Telmo Museoan urtarrilaren 23an ireki zituen ateak eta antolatzaileek diotenez, arrakastatsua ari da izaten. Bilboko Arte Ederren Museoak aldiz, erakusketaren bere zatia hilaren 26an ireki du museoak bere fondoetan dauzkan GAUR taldeko artisten lanekin.
Zapalduen Antzerkiari buruzko topaketak asteburuan
Itsasoratze Artibista, artea eta aktibismoa lotzen dituen programaren baitan aldiz, Zapalduen Antzerkiaren inguruko topaketak antolatu dituzte urtarrilaren 29eta 30erako. 60ko hamarkadan Hego Amerikan jaio zen antzerki munduko mugimendua da Zapalduen Antzerkia:“taulagaineko fikzioaren bitartez, bizitza errealean sor litezkeen arazoei eman diezaiekegun konponbidea entsaiatzea da mugimenduaren funtsa”, dio Xabi Payak. “Egunerokoan sor daitezkeen gatazka kultural, subliminal edo agerikoak taularatzen dira antzezlanotan”, Alex Carrascosa artibistak dioenez. Zertan datzan ulertzeko ezinbestekoa omen da bertan erabiltzen diren bi izen ulertzea: jokerarena eta espektaktorearena. “Lehena publikoari zuzenean zuzentzen zaio, behin gatazka planteatzen duen eszena ikusita, eurek arazoa nola konponduko luketen galdetuz. Espektaktorea, berriz, publikoa bera da, azkenean gatazka konpontzeko asmoz obran bertan sartuko dena”, azaldu du. Topaketak Otxarkoagako udaltegian egingo dira: urtarrilaren 29an gaiari buruzko elkarrizketak egingo dituzte eta 30ean laborategia.
Aldaketak Music Box jaialdian
Pasa den asteburuan eman zioten bestalde hasiera 2016ko Music Box jaialdiari Bullet Proof Lovers eta Corizonas taldeek. Bilbao plazan aritu ziren, plaza erdian dagoen iturria eszenaleku bihurtuta. Hain zuzen ere, kontzertuak hiriko leku ezohikoetan eta espero ez diren konbinazioak sortuz antolatzea du helburu Music Box jaialdiak eta eszenalekuak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen dabiltza, besteak beste, Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleak.
Urte osorako dozena betetik gora kontzertu daude lotuta, baina programan azken orduko aldaketa bat izan da: Bill Ryder Jones musikari britainiarra eta Perlak talde zarauztarra Zorroagako elizan jotzekoak ziren hilaren 31ean, baina Ryder Jonesek gaixo dagoela jakinarazi ondoren, bi taldeek eman behar zuten kontzertua martxoaren 18ra atzeratu dute. Beraz, antolatzaileen arabera hurrengo zita Indigo eta Daniel Norgrenena izango da otsailaren 12an. Hiru lekutan zehar banatuta eskeiniko dute kontzertua: Kaxilda liburu dendan, Vasconia elkartean eta Amara Zaharreko frontoian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Juanito Oiarzabalen bizitzaren gorabeherak, dokumental batean jasota
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egingo dute Durangoko Azokan
14:00etatik 14:30era agerraldia egingo dute antolatzaileek eta sortzaileek “Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioaren aurka”.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.
Zer ekarri zuen Frank Gehry arkitektoak Bilbora?
Guggenheim museoaren proiektu ausartarekin hiria mundura zabaltzea lortu zuen Gehryk. Gaur asko izan dira arkitekto ezagunak Bizkaiko hiriburuan utzitako arrasto sakona gogora ekarri dutenak.
Kultur sortzaileekin bildu gara, aurtengo nobedadeetako batzuk ezagutzeko
Euskal kulturaren plazan izatea esperientzia hunkigarria eta aberasgarria da musikari zein idazleentzat. Eskertuta agertu dira, eta Durangoko Azokaren garrantzia azpimarratu dute denek.
Honelakoa izan da Durangoko Azokaren bilakaera: 60 urte bete dira ateak ireki zituenetik
Franco bizirik zen duela sei hamarkada kultur topaguneak ateak lehen aldiz ireki zituenean. Gerediaga Elkarteak kudeatzen du, eta antolatzaileek hasierako zirrara izan dute hizpide elkarrizketa honetan.
Kak! taldea , Ahotsenean
Kak! taldeak Ahotsenea guneko egitaraua abiatu du gaur, larunbatarekin, Durangoko Azokaren 60. edizioaren bigarren jardunaldian. "Kendutako azken kartela" diskoa aurkeztu du bertan.