gertutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia 2016ko programak hasi du martxa

Irekiera egun gorabeheratsuen ostean, Donostia bete-betean sartu da urte osorako prest duen programan
HANSEL CEREZAREN IKUSKIZUNA DONOSTIA 2016 EFE

Donostia 2016 hasi da eta lehen egunek bi ondorio utzi dituzte:  bata, jendeak interesa bazeukala, eta irekiera egunetan 85.000 lagunetik gora erakarri zituztela ekitaldiek. Bigarrena, Hansel Cerezaren Elkarbizitzaren Zubia ekitaldi nagusiak ez zuela funtzionatu, eta ondorioz, erabat ilundu zuela hasierako egunetako festa. Horri lotuta, Donostia 2016ko kultur programaren zuzendari Xabi Payak dio egun hauek  gora beheratsuak izan direla animoei dagokienez: “akatsak ikasteko daude eta hala egingo dugu” esan du eta gehitu “euren asmoa ez zela bete, lanerako eta gauzak hobetzeko gogoz daudela eta ekitaldi asko egongo direla bakoitzak bere tokia aurki dezan”. Eta kontuak horrela, urte osoko programa martxan da.

Izarrez beteriko erakusketa

Payak argi dio: “Donostia 2016 ez da bakarrik Donostia”. Horren adibide agerikoena izan daiteke Gaur Konstelazioak erakusketa.  Duela 50 urte garai hartan abangoardian zeuden zenbait  euskal artistek GAUR taldea sortu duten. Tartean zeuden Eduardo Txillida, Jorge Oteiza edota Nestor Basteterretxea, eta Donostiako Barandiaran galerian erakusketa antolatuta erakutsi zuten euren lana.  Ordutik 50 urte pasa direnean, gerora artista horiek guztiek izan duten ibilbide oparoko zenbait lan  biltzen ditu Gaur Konstelazioak-ek. Berezitasuna baina, zera da: aldi berean leku batean baino gehiagotan dagoela martxan erakusketa. San Telmo Museoan urtarrilaren 23an ireki zituen ateak eta antolatzaileek diotenez, arrakastatsua ari da izaten. Bilboko Arte Ederren Museoak aldiz, erakusketaren bere zatia hilaren 26an ireki du museoak bere fondoetan dauzkan GAUR taldeko artisten lanekin.

Zapalduen Antzerkiari buruzko topaketak asteburuan

Itsasoratze Artibista, artea eta aktibismoa lotzen dituen programaren baitan aldiz, Zapalduen Antzerkiaren inguruko topaketak antolatu dituzte urtarrilaren 29eta 30erako. 60ko hamarkadan Hego Amerikan jaio zen antzerki munduko mugimendua da Zapalduen Antzerkia:“taulagaineko fikzioaren bitartez, bizitza errealean sor litezkeen arazoei eman diezaiekegun konponbidea entsaiatzea da mugimenduaren funtsa”, dio Xabi Payak. “Egunerokoan sor daitezkeen gatazka kultural, subliminal edo agerikoak taularatzen dira antzezlanotan”, Alex Carrascosa artibistak dioenez. Zertan datzan ulertzeko ezinbestekoa omen da bertan erabiltzen diren bi izen ulertzea: jokerarena eta espektaktorearena. “Lehena publikoari zuzenean zuzentzen zaio,  behin gatazka planteatzen duen eszena ikusita, eurek arazoa nola konponduko luketen galdetuz. Espektaktorea, berriz, publikoa bera da, azkenean gatazka konpontzeko asmoz obran bertan sartuko dena”, azaldu du.  Topaketak Otxarkoagako udaltegian egingo dira: urtarrilaren 29an gaiari buruzko elkarrizketak egingo dituzte eta 30ean laborategia.

Aldaketak Music Box jaialdian

Pasa den asteburuan eman zioten bestalde hasiera 2016ko Music Box jaialdiari Bullet Proof Lovers eta Corizonas taldeek. Bilbao plazan aritu ziren, plaza erdian dagoen iturria eszenaleku bihurtuta. Hain zuzen ere, kontzertuak hiriko leku ezohikoetan eta  espero ez diren konbinazioak sortuz antolatzea du helburu Music Box jaialdiak eta eszenalekuak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen dabiltza, besteak beste, Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleak.

Urte osorako dozena betetik gora kontzertu daude lotuta, baina programan azken orduko aldaketa bat izan da: Bill Ryder Jones musikari britainiarra eta Perlak talde zarauztarra Zorroagako elizan jotzekoak ziren hilaren 31ean, baina Ryder Jonesek gaixo dagoela jakinarazi ondoren, bi taldeek eman behar zuten kontzertua martxoaren 18ra atzeratu dute. Beraz, antolatzaileen arabera hurrengo zita Indigo eta Daniel Norgrenena izango da otsailaren 12an. Hiru lekutan zehar banatuta eskeiniko dute kontzertua: Kaxilda liburu dendan, Vasconia elkartean eta Amara Zaharreko frontoian.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X