Albiste da
Ekintza kulturalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrizketak, Donostia 2016ren ekimen berria

100 ekitaldi baino gehiago programatuko dira Elkarrizketak ekimenaren baitan eta 50 kultur programatzailek baino gehiagok hartuko dute parte lehenengo seihilekoko programazioan.
Elkarrizketak
Elkarrizketak. Argazkia: DSS2016

Elkarrizketak ekimenaren helburua Donostia 2016 eta horren ohiko programazioaren arduradunak elkarlanean aritzea da, Hiriburutzan balioak, parte-hartzea, aniztasuna, Europarekiko lotura eta elkarbizitza indartuko dituzten jarduerak antolatuz.

Ehun ekitaldik baino gehiagok osatzen dute Elkarrizketak horren programazio-lerroa, eta publiko anitza, diziplina ugar eta parte hartzeko modu desberdinak batuko dira.

Ohiko programatzaileak

Joan den urteetan hiriko kultur eragile nagusiekin egindako aliantzei jarraipena emango die Elkarrizketak lerroak. Dock of the Bay, Surfilmfestibal eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea daude horien artean, baina aurten, hiriko zein lurraldeko beste eragile batzuen proposamenak hartuko dituzte barne; Mojo Workin eta Musikaste, esaterako.

Egutegian data finkoa daukaten jaialdi horiez gain, Elkarrizketak programazio-lerroak proiektu berriak jarri ditu martxan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (abonu denboraldiko kontzertuak, Ederra eta Piztia ikuskizuna, ICMA Awards), Kursaal Eszena (Sasha Waltz & Guest-en dantza-emanaldia), Kubo Kutxa Aretoa (Marta Cardenas eta Gonzalo Chillidaren erakusketak), Untzi Museoa (Emakumeak eta itsasoa erakusketa), Cristobal Balenciaga Museoa (Balenciaga eta parpaila erakusketa), Atzegi (pintura taldeak egindako zortzi erakusketak lurraldeko hainbat espaziotan ikusi ahal izango dira) eta Photomuseum (Fidel Rasoren erakusketa), besteak beste. Bestalde, Getxophoton aurkeztuko da European Eyes on Japan argazkilaritza-proiektuaren emaitza: Jon Cazenavek eta Lukasz Ruszinak, 2016ko Europako Kultur Hiriburuen ordezkariek, Japonian egingo dute argazki-proiektu partekatua.

Donostiako Kulturaren arte eszenikoen programazioaren barne izango diren dantza eta antzerki emanaldiak ere Elkarrizketak programazio-lerroaren barne egongo dira. Desberdinen arteko topaketa izango da dantza-programazioaren leitmotiva; antzezlanek, berriz, jarrera sentibera erakutsiko dute gizarte gaien aurrean.

Dibulgazioa eta kultura

Musikenek nazioartean diren konpositore garrantzitsuenak publiko orokorrari gerturatzeko zikloa abiatuko du, eta Helmut Lachenmann ekarriko du Donostiara. Elkarrizketak programazioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetako hainbat ikastaro, hitzaldi eta biltzar ere sartuko dira.

Mugaz gaindiko Elkarrizketak

Ekarrizketek, Hiriburutzak bezala, mugaz gaindiko dimentsioa dute, eta Iparraldean dauden eragileak (Malandain Ballet Biarritz, Fonds Regional d’Art Contemporain Aquitain eta Echanges Pays Basque) ere bildu ditu Donostia 2016k ekimen honetan.

Karta zuriak

Esther Ferrerrek eta Jone San Martinek euren Karta Zurien baitan kokatzen diren proposamenak aurkeztuko dituzte. Ferrerrek komunikazioari buruzko bi perfomance aurkeztuko ditu: Nire bizitza kontatuko dizuet eta Poesiaren martxa. San Martinek, berriz, bost ekitaldi aukeztuko ditu bere jaioterria eta nazioarteko esperientzia uztartzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek

Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin. 

Gehiago ikusi