Baporak erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia 2016 ARCOmadrid azokan egongo da

Donostia 2016, Tabakalera eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkariak, Maria Mur eta Aimar Arriolarekin batera, ARCOmadrid azokan elkartuko dira otsailaren 26an.
Baporak. Argazkia: DSS2016
Baporak. Argazkia: DSS2016

Donostia 2016, Tabakalera eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkariak, Maria Mur, consonniko zuzendaria eta Aimar Arriola, Equipo Re-ko kidearekin batera ARCOmadrid azokan elkartuko dira otsailaren 26an, Donostia 2016ko programan dauden arte garaikideko proiektu batzuez hitz egiteko.  Aldi berean, Baporak, Mikel Eskauriazaren erakusketa ARCOmadrid azokan egongo da. Baporak Donostia 2016k eta Etxeparek ekoitzi dute.

Horrez gain, Donostia 2016k, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia Kulturaren artean gauzatu den Joan Etorrian, artisten trukea sustatzen duen arte-egonaldiak ere aztergai izango dira.

Baporak erakusketa

Madrilgo Ontzigintzaren Museoan apirilaren 17ra arte dago ikusgai Mikel Eskauriazaren Baporak erakusketa. Elkarrizketak programaren barruak gauzatu den erakusteka hau ARCOmadrid azokan ere egongo da.  Javier Hontoria da Baporak erakusketaren komisarioa, Donostia 2016 eta Etxepare Euskal Institutuaz gain, Cadena Ser irrati-katearen lankidetza ere izan du artista bizkaitarren erakusketak.

Eskauriazak nazioarteko itsasoetan lan egiten duten euskal atunontziak aztertu ditu asmo handiko argazki-proiektu honetan.  Artista honek ontzi horien analisia egin du, itsas pinturen egileen tipologiaz baliatuz (pintura horietan, itsasoak pintatutako gainazalaren bi heren hartzen ditu eta ontzia alboko perspektibatik ikusten da beti). Eskauriazak kontrajarri egin ditu pinturaren eta literaturaren adierazpide-erabilera, gure garaiko hizkuntzekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi