Muralak, grafitiak eta kale artea 'Hormek Diote' egitasmoan
Donostia, Pasaia eta Oreretako pareretan zenbait mural margotzen hasi ziren Hormek Diote egitasmoaren barruan 2015. urtean. Proiektu honen helburua paretak bizikidetza-ikur bihurtzea da, persona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen den unean.
Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias eta Hormachick kolektiboak euren obrak sortu zituzten eta harrezkero bere lanez gozatu eta hausnartu ahal izan dugu.
Bestalde, Hormek Diote muralen mapa fisikoa sortu dute. Berton, muralen ibilbidea proposatu eta Donostia, Pasaia eta Orereta ezagutu eta bizitzeko aukera berri bat proposatzen dute, ohiko zirkuito eta ibilbideetatik kanpo dagoen ikuspegi berri bat eskaintzen da, bai kanpotik datorrenari eta bai hiriko biztanleei zuzenduta.
Gainera, Hormek Diote egitasmoak hainbat doako ekimen antolatu ditu martxoaren 2tik 12ra bitarte.
Martxoaren 4an, BYG artista kolektiboak mural berri bat margotuko du. Gainera, Kontadores grafiti-taldearekin elkarlanean Papiromancias izeneko tailerra eskainiko du. Izena emailez eman daiteke kontadores@donostia.eus helbidera idatzita edo telefonoz 943 48 34 76 zenbakira deituz.
Martxoaren 5ean, Tabakaleran, 18:00etan. hormak zine-pantaila bihurtuko dira Las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Iñigo Salaberria artisten bideomuralei esker. Gainera, BLU grafitigilearen film laburra ere emango da.
Egun berean 20:00etan, Keiwan Karimiren, sei urteko kartzela eta 223 zigorkada jasotzera kondenatua dagoen zinegile iraniarraren, Writing on the City filma eskainiko da. Film hay Punto de Vista jaialdian berriki estreinatu da. Filmaren ostean, Punto de Vista jaialdiak ekoizturiko 223 Words pelikula laburra eskeiniko da. Pelikula honetan Keiwan Karimiren egoera salatzeko eta hari elkartasuna adierazteko, zigorkadak hitz bihurtu dituzte. Emanaldian, zinegile iraniarraren berri emango da.
Martxoaren 9an, 19:00etan Garoa liburudendan, Arteak kale egiten duenean hitzaldia emango du Xabier Gantzain arte adituak eta itxi berri duten Kalostra eskolako zuzendaria izandakoak. Kale-arteaz eta arteak kalean duen eraginaz hitz egingo du.
Martxoaren 12an, 10:00etatik 13:00etara, Planetak Dantzan tiza jolas tailerra izango da haurrentzat Judas Arrieta artistaren eskutik. Eguraldiak baimentzen badu, tailerra Saguesen izango da aire librean, haurrek, elkarlanean, kultur aniztasuna eta ezberdintasunaren balioaren inguruko klarion murala eta jolasa eginez. Eguraldiak ez badu laguntzen, tailerra Okendo Kultur Etxean ospatuko da. Izena emoteko info@hormekdiote.como helbidera idatzi behar da.
Zure interesekoa izan daiteke
EITB, Seriesland Bilbao International Digital Festival jaialdian saritua
Bilboko Guggenheim Museoan izan den ekitaldian, hauek saritu dituzte: Desagertuta, Marina Ostolaza (Power Up), Irabazi arte, Intimitatean, Itsatsita berriz, Voces de la Tierra eta Ardi beltzak.
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa
Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek. Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian. Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider.
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
Liburuetan ahaztutako objektuen bilduma bitxia ikusgai, Errenteriako Udal liburutegian
Errenteriako Udal Liburutegiak 'Altxorrak orrien artean' erakusketa antolatu du, liburuetan ahaztuta geratutako objektuen bilduma bitxia. Liburuekin batera itzuli diren gauza txikiak daude ikusgai: orri-markatzaileak, tiketak, argazkiak, postalak, eskuz idatzitako oharrak eta irakurleek utzitako bestelako aztarnak.
Eusko Ikaskuntzak "EzBerdin Berdinak" ikuskizuna plazaratu du Bilbon, EITBren egoitzan
Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta musika zuzenean uztartzen dituen gogoeta sortzailearen zazpi emanaldi izango dira guztira Euskal Herriko hainbat tokitan.
Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Oteizaren unibertsoa, Euskal Herrian barrena
Jorge Oteiza eskultorea jaio zela 117 urte beteko dira gaur, eta urteurrena baliatuko dute "Danok Oteiza" elkartea aurkezteko, artistaren eta haren ondarearen inguruan jaioko den ekimen berria. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, Oteiza Museoan, Altzuzan. Euskal Herrian zein mundu osoan da ezaguna oriotarraren obra.
Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko Antzarra eta Zilarrezko Antzarra eman ditu
Film onenaren saria Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du, "film borobil eta jostaria" osatzeagatik. Zuzendari onenaren saria Aitzol Saratxagak jaso du, “Ehiza” filmean egindako lanagatik. EITB Ikuslearen saria, berriz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak eskuratu du.
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Maren Galvez Garmendiak eta Gorka Granado Terronesek osatutako bikoteak irabazi du 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Bikoteak bigarrenez irabazi du txapelketa, 2021ean ere irabazi baitzuen.