GR ibilbideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016 Bidea, kirola eta kultura elkartzen dituen egitasmoa

2016 Bidea egitasmoak, mendizaletasuna eta kultura elkartzen ditu 32 etapetan egingo den ibilbidean, igandero, martxotik urrira.
2016 Bidea. Argazkia: DSS2016
2016 Bidea. Argazkia: DSS2016

Proiektu honi esker Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparralde zeharkatuko dira 32 etapetan, mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat eginez. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko 2016 Bidea. Baina naturaz gozatzeaz gain, ibilbidean kulturaz ere disfrutatu ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatu baitira, hasieran, erdibidean edota amaieran. Igandero, martxoatik urrira bitartean, egingo dira ibilbideak eta Donostia 2016ren lekukoa Euskal Herri guztian eramango dute ibiltariek 600 kilometro luzetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlaean, 2016 Bidea proiektuaren ondaregisa DSS2016EU GR Sarea sortuko da. Gipuzkoako 7 GR nagusiak lotuko ditu sare honek eta Euskal Herrian dauden Natur Gune Babestu guztietan etenik egin gabe oinez egiteko aukera ematen du. Honi esker, bizimodu osasuntsua eta ingurunearekiko errespetua sustatuko dituen ondare kulturala aberastuko da.

Ibilbideen datak eta ezaugarriak DSS2016 webgune berezian ikus daitezkete.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi