On Appétit! ekimenak Zipre eta Euskal Herriko gastronomiak elkartzen
Donostia 2016ren On Appétit! egitasmoaren helburua, euskal sukaldaritza eta Europakoak bat egitea da. Otsailean, Poloniako Tomasz Hartman eta Michael Czekajlo sukaldariak etorri ziren eta bigarren edizioan, Italiako gastronomiak eta euskal sukaldaritzak bat egin zuten Enza Leoneren eskutik. Oraingo honetan, Zipreko Marios Efstathiou etorri da gurera.
Tafallako Tubal jatetxeko Nicolas Ramirezen eskutik, Efstathiouk Nafarroako sekretu gastronomiko goxoenak deskubrituko ditu apirilaren 11tik 17ra. Inspirazio iturri, besteak beste, Nafarroako orburua eta zainzuria izango ditu.
Hilaren 15ean, ostirala, Zipreko sukaldariak afari-tailerra antolatuko du Basollua gastronomia-elkartean. Hitzordua 20:30ean izango da eta edonork parte hartu ahal izango du 19,80 € ordainduz gero. Sarrrerak aldez aurretik erosi behar dira onappeetit.eu webgunean.
Hilaren 16an, larunbata, 19:00etan, Donostia 2016ren egoitzan, Easo kalea 43, izango da show cookinga eta bertan prestatuko diren errezetak dastatzeko aukera ere egongo da. Zipreko errezeta klasiko batzuk prestatzeko aukera izango dute herritarrek, baina aurreko egunetan, Marios Efstathiouk ezagutu dituen produktuetara egokituta. Jardueran edonork har dezape parte eta doakoa da, nolanahi ere, gehienez 200 lagunentzako tokia izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.