Gertutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozena bete Donostia

Donostia eta elkarbizitza ardatz dituzten 12 film labur biltzen dituen lana da Kalebegiak
logo donostia 2016 san sebastián 2016
logo donostia 2016 san sebastián 2016

Urtebete pasa da Kalebegiak osatuko duten film laburretan lehenengoak errodatzen hasi zirenetik. Honezkero bilduma osatuko duten 12 film laburretatik 10 errodatu dira eta post produkzio fasean daude.

Donostiako Larrotxene kultur etxean sortu zen Kalebegiak sortzeko ideia, Jorge Gil eta Mitxel Gaztanbidek bultzatuta. “Gure lurraldean zinemaren inguruan dagoen talentua ikusarazteko  helburuarekin jarri genuen martxan”, dio Gilek. Talentuarekin ez ditu soilik zuzendariak aipatu nahi: Larrotxeneko ikasleak film labur hauetan parte hartzen ari dira zeregin ezberdinetan, Musikeneko ikasleak soinu-bandak sortzen ari dira eta EHUko Itzulpengintzako ikasleak, aldiz,azpitituluak idazten. Bestela ere, Kalebegiak izen handiko zuzendariak eta zuzendari hasi berriak nahasten dituen proiektua da: Julio Medem, Daniel Calparsoro, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Gracia Querejeta, Luis Berdejo, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra, Koldo Almandoz eta Borja Cobega daude lanok sinatuko dituzten zuzendari ezagunen artean, eta hauei las Chicas de Pasaik bikotea, Ekain Irigoien eta Iñaki Camacho gehitu zaizkie. “Pelikula anitza egin nahi genuen, pisu eta ibilbide handiko jendea eta honetan hasten ari direnak nahastuta”, azaldu du Jorge Gilek.

Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendariak ere uste du Kalebegiak-ek ”Donostiaren irudi anitza eta erreala emango duela” eta proiektuak argi utziko duela “Donostia ez dela zinea erakusteko hiria soilik, zinea egitekoa ere badela”.

Orain arte errodatutako film laburrek jorratzen dutenaz ere aurreratu dute zerbait: Asier Altuna eta Telmo Esnalen lana estropada egunean errodatu zuten fikziozko lana dela, Gracia Querejetarena bere haurtzaroa gogorarazten duen umeen istorioa dela, Imanol Uribe, Las Chicas de Pasaik eta Daniel Calparsororen lanak dokumentalak direla, Luis Berdejorena dela Donostian errodatu ez den bakarra,  edota Izibene Oñederra eta Isabel Herguerarena animaziozko film laburra dela.

Borja Cobeaga eta Julio Medemen film laburrak dira errodatzeko gelditzen diren bakarrak. Medemek udan errodatuko du bere antzinako istorioa eta Cobeagak aldiz asteburu honetan grabatuko du berea. Bere euskerazko lehen lana izango da eta figuranteak behar ditu: parte hartzeko interesa  dutenei domeka honetan, goizeko 9etan, Donostiako Peña y Goñi kaleko 5.zenbakira joateko deia egin die.

Kalebegiak aurtengo Zinemaldian estreinatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X