Gertutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shakespeare parkean

Uda gau bateko ametsa klasikoa antzokietatik atera eta Donostiako Kristina Enea parkean eskeiniko dute ekainaren 21etik aurrera.
logo donostia 2016 san sebastián 2016
logo donostia 2016 san sebastián 2016

“Pieza klasikoak egiteak beti ematen du errespetua baina egokitzapena hain gertukoa izanda erraztu egiten  zaigu lana denoi”, dio Uda gau bateko Ametsa lanean Hermiaren papera jokatuko duen Aitziber Garmendiak. “Duela bi urte proposatu zidatenean  bi segundu behar  izan nituen baiezkoa emateko”, gehitu du.  Izan ere, datorren astean estreinatuko den  lanean parte hartzeak erakargarria dirudi:  ez da antzoki batean eskeiniko, Kristina Enea parkean eskeiniko da zuhaitz arteko leku ezberdinetan zehar mugituz, eta publikoak antzezlaneko ezkontzako gonbidatuen papera jokatuko du. Gastronomia, zuzeneko musika eta dantza ere bilduko ditu 80 lagunek parte hartzen duten ikuskizunak.

Donostiaren kultur hiriburutzako proiektu garrantzitsuenetakoa da duela lau urtetik hona prestatzen ibili diren Uda gau bateko ametsa. Testuaren egokitzapena Patxo Telleriak egin du eta Fernando Bernués eta Iñaki Rikarte dira zuzendariak. Rikarte: “Dramaturgikoki, publikoak antzezlaneko ezkontzako gonbidatuen papera jokatzeak justifikatu egiten du parkean zehar mugitzea”. Kristina Enea parkeko bost gune ezberdinetan zehar kontatuko da istorioa. “Entsegu gelan bi hilez entseatzen ibili garena orain parkera ateratzea erotzeko modukoa ari da izaten. Ez da sekula horrelako zerbait egin Donostian. Ikuskizun ikusgarria izango da”, dio. Aktoreen lana barruan egitetik kanpoan egitera aldatu egiten dela ere uste du zuzendariak eta Aitziber Garmendia ados dago: “Asko aldatzen da gauza. Bat-batean eszenaleku natural batean zaude, eta gu ohituta gaude gezurrezkoetara, plato edo antzokietara. Ez da erreza benetako natura horren mailan egotea”.

Antzezlanean parte hartuko duten aktoreen artean Gorka Otxoa, Joseba Apaolaza, Ane Gabarain, Itziar Atienza edo Jose Ramon Soroiz ere badira, besteak beste. KUKAIrena da dantzen ardura.

Uda gau bateko ametsa euskeraz estreinatuko da ekainaren 21ean eta gero emanaldiak euskeraz eta gazteleraz egingo dira, astean sei egunez, uztailaren 24a arte. Hori bai, lana parkean egiteak ez du dena alde, eta eguraldi txarra egiten duen egunetan emanaldia bertan behera geldituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi