Urtarrilaren 28ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12.750 'bono kultura', astelehenean salgai Bizkaian

24, 28 eta 31 euroko salneurria izango dute, 40 euro kultura produktuetan eta zuzeneko ekitaldi kulturaletarako sarreretan erabiltzeko.
Liburuak
Liburuak

Bizkaiko Foru Aldundiak 12,750 'bono kultura' jarriko ditu salgai abenduaren 12an, astelehenean. Urtarrilaren 28ra arte erosi ahalko dira BBKren orotariko kutxazainetan, eta urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko dira. Aldundiaren Bizkaiko Kultur Txartela (BKT) programaren barruan dago ekimena, Cecobi eta Kutxabanken laguntzarekin.

Hiru mota egongo dira, eta txartel bakoitzarekin kategoria bakoitzeko seina bono erosi ahalko dira. 40 euro gastatzeko aukera ematen dute. Lehenengo motak 24 euroko prezioa du, eta euskarazko produktuak eta euskaraz egingo diren zuzeneko ikuskizun kulturalak ikusteko sarrerak erosteko balio du.

Bigarren mota 28 eurokoa da, eta gazteleraz edota atzerriko hizkuntza batean egingo diren zuzeneko ikuskizunetarako eta museoetarako sarrerak erosteko balio du.

Hirugarren modalitatearen prezioa 32 eurokoa da, eta beste bi bonoekin erosi ezin daitezkeen produktu kulturalak eskuratzeko erabili daiteke.

Produktu kulturalen artean daude liburuak ikasliburuak eta profesionalak izan ezik, musika edozein euskarritan, zuzeneko musika kontzertuetarako sarrerak, zinema edozein euskarritan, zinema-aretoetarako sarrerak, Bizkaian egingo diren musika, dantza eta antzerki ikuskizunetarako sarrerak eta lurraldeko museoetarako sarrerak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi