Kultura hiriburutza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia 2016k Hiriburutzaren ondarea etorkizunean baliatu nahi du

Eneko Goia hiriko alkateak gaur kultura hiriburutza ixteko ekitaldi instituzionalean esan duenez, fase berri bat hasi da gaur.
18:00 - 20:00
Asteburuan hainbat ekitaldi egongo dira agurra emateko Hiriburutzari

Aarhus (Danimarka) eta Pafos (Zipre) izango dira 2017ko Europako Kultura Hiriburuak. Gaur eman die lekukoa Donostiak, eta Gipuzkoako hiriburuko proiektuaren arduradunek ere Donostia 2016k beste lekuko bat jaso duela esan dute, aurten bizitakoaren herentzia kudeatzen hasi beharko baita hiria gaurdanik.

“Gaur ez da Donostia 2016ren urtea amaitu. Gaur, esperientzia honen beste kapitulu bat hasi da, eta hiriak bost urte hauetan (kultura hiriburu izendatu zutenetik) bizitakoa eta ikasitakoa etorkizunean baliatzeko bidea hasi du”, esan du Eneko Goia Donostiako alkate eta 2016 Fundazioaren presidenteak osoko bilkuren aretoan eginiko hitzaldian.

Goiak hartu du hitza lehenengo, eta haren ostean mintzatu dira, 2016 Fundazioa osatzen duten erakundeen izenean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioaren Autonomia Erkidegoekiko Kultura Kooperaziorako zuzendariordea eta Iñigo Urkullu lehendakaria.

Halaber, Pablo Berastegui Donostia 2016ren zuzendari nagusia pozik agertu da bere taldeak ezarri zioten helburua betetzeko egin duen lanarekin. Hirian eta Euskadin “bizikidetza hobea bultzatzea” zen “helburu ikaragarri” hori.

Goiaren hitzetan, “erronka honek hiri gisa hobetzea ekarri digu. Gaur egun, Donostia hazi egin dela esan dezakegu, akatsak akats, munduari ireki zaiola eta imajinatzera, amets egitera, helburu berriak jartzera eta lan egitera ausartu dela. Donostiak ondo erantzun dio ezarri zioten misioari”.

Ekitaldia ixteko, Urkulluk hartu du hitza, eta Donostiak arriskatu duela eta asmatu egin duela baieztatu du. Gainera, “berrikuntzari, sormenari eta parte-hartzeari” atea ireki diola uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

Monzon-Olaso Etxe Museoko bilduma 
aberasteko egitasmoa aurkeztu dute
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Olaso Dorrea Fundazioaren funtsak handituz doaz, dohaintza baliotsuei esker

Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma (Bergara) handitzeko eta aberasteko lanean ari da. XX. mendetik gaur arteko historian sakondu nahi du Fundazioak, bai eta ezagutarazi ere, eta, bide horretan, hauek jaso dituzte: Telesforo Monzonek gordetako Sabino Aranaren mikrofilmatutako obraren kopia bat, Lauaxetaren gabardina eta gurutzea, Karmele Urrestiri eta Txomin Letamendiri (Karmele filmeko protagonistak) Agirre lehendakariaren Gobernuak emandako dokumentazioa, Otaegi eta Garmendiaren aldeko pankarta, bala tiroz zulatutako Txomin Iturberen alkandora eta Txillarre baserriko lehen akordioaren originala.

SAN SEBASTIÁN, 10/11/2025.- Los responsables del Instituto Etxepare (i-d) Imanol Otaegi, Monika Madinabeitia, Irene Larraza y Teresa Larruzea, posan este lunes durante la presentación en San Sebastián del congreso académico sobre lenguas minorizadas que se celebrará en París los días 19 y 20 de noviembre, y de las colaboraciones que el Instituto Etxepare ha establecido con la Sorbona. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Frankofoniaren eremuan hizkuntza gutxituek dituzten erronkei buruzko biltzarra antolatu du Etxepare Institutuak Parisen

Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, hilaren 19an eta 20an egingo den topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.

"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia jada ikusgai MAKUSI plataforman, ostiralean ETB1ean
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia ikusgai da jada MAKUSI plataforman

Gaur goizetik, "GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldiaren lehen atala MAKUSIn da ikusgai. ETB1era, aldiz, ostiralean iritsiko da. Basakabiko gaztetxoek abentura ugari biziko dituzte oraingoan ere. Udalekua guztiz aldatuta ikusiko dugu, Maitane zuzendariaren ideia berriekin eta adingabeen zentrotik etorritako gazteekin. Aurtengo istorioekin, elkar ulertzearen eta taldean aritzearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte ikus-entzule gazteak.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X