Zuzeneko ikuskizunen gaineko BEZa % 10ekoa da jada Nafarroan eta EAEn
Espainiako Estatuko zuzeneko ikuskizunen (kontzertuak, antzezlanak, dantza eta zezenketak) eta dantzalekuetako sarreren gaineko BEZa % 10ekoa da gaurdanik. Izan ere, gaur argitaratu dituzte Espainiako Aurrekontu Orokorrak Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta bertan bilduta dago erabakia.
% 21etik % 10erako beherapenak kanpoan utzi du zinema, eta, bien bitartean, zezenketen BEZa 2012ko jaitsiera baino lehenago zuena baino beherago utzi du, % 18koa baitzen igoeraren aurretik.
Aurrekontuen eztabaidan, PSOEk, Unidos Podemosek, PDeCATek, ERCk, Compromisek eta EH Bilduk bat egin zuten BEZaren beherapena zinemarako sarreretan ere aplikatzea eskatzeko, baina ekimenak ez zuen aurrera egin.
Mariano Rajoyren Gobernuak 2012ko irailean igo zuen kultur jardueren gaineko BEZa % 8tik % 21era, eta, ordudanik, sektoreko ordezkarien protestak etengabeak izan dira, “zerga zama horrek ito egiten gaituelako”.
Musika Industrien Elkartetik gogora ekarri dutenez, lau urtez Espainiako Estatuan izan dira Europako zerga handienak, eta pozik agertu dira jaitsierarekin, baina kultura jarduera guztietan aplikatu beharko litzatekeela nabarmendu dute.
Enpresa batzuek, Doctor Music kontzertu-antolatzaileak kasurako, dagoeneko aplikatu du salgai dituen sarreren prezioan BEZaren aldeari dagokion beherapena. Bestalde, Euskal Herriari dagokionez, EiTBk jakin ahal izan duenez, Last Tourrek ez dauka aurreikusita salgai dituen txarteletan jaitsierarik egitea “ez litzatekeelako bidezkoa izango dagoeneko erosi dituztenekin”, eta Get In donostiar enpresak aplikatzeko asmoa du, “baina lehenago hainbat arazo logistiko konpondu behar ditugu txartelak saltzeaz arduratzen diren enpresekin edo ekoizpen partekatua duten kontzertuen kasuan”.
Frantziako Estatuan % 5,5ekoa da kultura jardueren gaineko BEZa.
Zure interesekoa izan daiteke
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da. Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.
Zer ekarri zuen Frank Gehry arkitektoak Bilbora?
Guggenheim museoaren proiektu ausartarekin hiria mundura zabaltzea lortu zuen Gehryk. Gaur asko izan dira arkitekto ezagunak Bizkaiko hiriburuan utzitako arrasto sakona gogora ekarri dutenak.
Kultur sortzaileekin bildu gara, aurtengo nobedadeetako batzuk ezagutzeko
Euskal kulturaren plazan izatea esperientzia hunkigarria eta aberasgarria da musikari zein idazleentzat. Eskertuta agertu dira, eta Durangoko Azokaren garrantzia azpimarratu dute denek.
Honelakoa izan da Durangoko Azokaren bilakaera: 60 urte bete dira ateak ireki zituenetik
Franco bizirik zen duela sei hamarkada kultur topaguneak ateak lehen aldiz ireki zituenean. Gerediaga Elkarteak kudeatzen du, eta antolatzaileek hasierako zirrara izan dute hizpide elkarrizketa honetan.
Kak! taldea , Ahotsenean
Kak! taldeak Ahotsenea guneko egitaraua abiatu du gaur, larunbatarekin, Durangoko Azokaren 60. edizioaren bigarren jardunaldian. "Kendutako azken kartela" diskoa aurkeztu du bertan.
Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek
Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin.
Horrela gogoratu zuen Frank Gehryk bere ibilbide osoa EITBn 2022an egindako elkarrizketa batean
Amaia Uribe kazetaria arkitektoaren estudioan egon zen, Los Angelesen, eta Gehryk arkitekturaren munduan egindako lanaren errepasoa egin zuten.
Pradalesek, Aburtok, Arzalluzek eta Vidartek penaz hartu dute Gehryren heriotza, eta haren lanak Bilbon iraungo duela nabarmendu dute
Arkitekto kanadarrak Bilboko Guggenheim Museoa diseinatu zuen, 1997an inauguratu zenetik hiriaren ikono bihurtu dena.