'The Handmaid's Tale'k 'Game of Thrones'en koroa jaso du Emmy sarietan
"The Handmaid's Tale" distopiak, Hulu plataforma digitaleko telesail izarrak, “Game of Thrones”en koroa beretzat hartu du bart Emmy sarien 69. edizioan, telesail dramatikorik onenaren saria jasota. "Big Little Lies" eta “Saturday Night Live”ren umorea ere saritu dituzte.
"The Handmaid's Tale"k bost sari jaso ditu: telesail dramatiko onena, telesail dramatikoko emakumezko aktore onena (Elisabeth Moss), telesail dramatikoko bigarren mailako emakumezko aktore onena (Ann Dowd), telesail dramatikoko zuzendari onena (Reed Morano, bigarren emakumea historian sail horretan irabazten) eta telesail dramatikoko gidoi onena (Bruce Miller).
Margaret Atwood kanadarraren obran oinarritutako lanean, estatu kolpe baten osteko AEB irudikatzen dute, non demokraziaren ordez emakumeak zapaltzen eta baztertzen dituen teokrazia autoritario bat ezarri baitute.
“Bigg Little Lies” HBOren minisaila izan da gaueko beste irabazle nagusia, horrek ere bost sari eskuratu baititu: minisail onena, emakumezko aktore onena (Nicole Kidman), zuzendari onena (Jean-Marc Vallée), bigarren mailako emakumezko aktore onena (Laura Dern) eta bigarren mailako gizonezko aktore onena (Alexander Skarsgaard).
Zazpi ataleko sail horretan, Monterrey (Kalifornia) kostaldeko udalerri elitistan bizi diren bost amaren istorioa kontatzen da: sei eta zazpi urteko seme-alabak elkarrekin joaten dira eskolara, eta argitu gabeko hilketa batek hankaz gora jarriko ditu guztion bizitzak.
Sterling K. Brownek (“This is Us”) irabazi du dramako gizonezko aktore onenaren saria, Anthony Hopkins ("Westworld"), Milo Ventimiglia ("This is Us"), Kevin Spacey ("House of Cards"), Bob Odenkirk ("Better Call Saul"), Matthew Rhys ("The Americans") eta Liev Schreiber ("Ray Donovan") garaituta.
Mossek, bestalde, hauek zituen aurkari: Viola Davis ("How To Get Away With Murder"), Claire Foy ("The Crown"), Robin Wright ("House of Cards"), Keri Russell ("The Americans") eta Evan Rachel Wood ("Westworld").
Komediaren arloan, “Veep” satira politikoak telesail onenaren Emmy saria lortu du hirugarrenez jarraian, "Atlanta", "Black-ish", "Master of None", "Modern Family", "Silicon Valley" eta "Unbreakable Kimmy Schmidt" telesailekin lehian.
Julia Louis-Dreyfus protagonista lehena izan da saria sei urtez jarraian lortzen, beste inork inoiz baino gehiagotan.
Bestalde, Donald Gloverri (“Atlanta”) eman diote komediako gizonezko aktore onenaren saria, Jeffrey Tamborren ("Transparent"), Anthony Andersonen ("Black-ish"), Aziz Ansariren ("Master of None"), William H. Macyren ("Shameless") eta Zach Galifianakis ("Baskets") aurkari zituela.
Halaber, "Black Mirror: San Junipero" telefilmak merezi izan du telebistarako film onenaren saria.
Sarien kopuru handienari dagokionez, “Saturday Night Live” umore saioarentzat izan da, bederatzi jaso baititu, arlo teknikoko bost tartean.
Albiste gehiago kultura
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.
Euskal Museoak 2026ko bigarren hiruhilekoan irekiko ditu ateak berriro
"Enbor arina", euskal kulturaren ikurra, Miserikordia eraikinean jarri dute Bilboko museoaren berrikuntzaren parte gisa. 2026an ateak berriro irekitzea espero dute.
Itziar Ituño protagonista duen ''Argi gorriak'' telesaila grabatzen ari dira egunotan
Alberto Gastesik zuzenduta, umorea, intriga eta drama familiarra uztartzen ditu EITBren parte-hartzea duen telesailak.
"Eguerdi on", Euskaltzaindiak ez du "gibel egin" eta hainbat hitz hiztegiratu ditu
Azken sei hilabeteetan, Euskaltzaindiak 774 forma berri jaso ditu bere hiztegian, "eguerdi on" eta "gibel egin" tartean, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu eta hiru sarrera kendu ditu. Guztira, 52.091 forma jasotzen ditu orain "Euskaltzaindiaren Hiztegia"k.
Fermin Leizaola etnografoa zendu da
81 urte zituen Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta dokumentatu zituen gizonak. Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen, 45 urtez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2018an.
Gerediaga Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du
Ekitaldia egin du larunbat honetan Abadiñoko Gerediaga auzoaren zelaietan, 1965an elkartea abiatu zuten leku berean, alegia. Gainera, Gotzon Gomez elkartearen presidente berriak Nerea Mujikaren lekukoa hartu du, 22 urteren ondotik.
Fermin Muguruza: ''Etortzen den jendeak zerbait historikoa bizi izan duela jakitea nahi dugu''
Ia dena prest dago Donostiako Anoeta estadioan larunbat honetan 30.000 lagun inguruk Fermin Muguruzaren kontzertuaz gozatzeko. Irungo musikariak zalantzan daudenak animatu nahi izan ditu oraindik eskuragarri dauden sarrera apurrak eros ditzaten.
J.Martina, Dupla, Janus Lester eta Leire Martínez Saguesen, Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 9tik 16ra egingo da aurtengo Donostiako Aste Nagusia. Gainera, Mikel Anterok egindako kartela ere aurkeztu dute dagoeneko.