Koro Navarroren lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

George Steerrek Gerra Zibilari buruz idatzitako saiakera euskaratu du Koro Navarrok

Jaurlaritzak ‘Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat’ aurkeztu du, Gerra Zibilean Euskadin bizitakoaren inguruan George Steer kazetariak idatzi zuen saiakeraren euskarazko bertsioa.
‘Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat’ aurkezpena
Mikel Ayestaran eta Nicholas Rankin kazetariek hitzaurre bana idatzi dute

Gernikako bonbardaketaren 82. urteurrenaren atarian, Eusko Jaurlaritzak The tree of Guernica. A fiel study of modern war George Steerren lanaren euskarazko bertsioa aurkeztu du: Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat.

Koro Navarro itzultzaileak euskaratu du lana, eta Mikel Ayestaran kazetariak eta Nicholas Rankin kazetariak, Steerren biografoak, hitzaurre bana idatzi dute.

Bingen Zupiria sailburuak aurkezpenean esan duenez, “erreferentziazko lan bat da. George Steerrek ekarpen oso garrantzitsua egin zuen Gerra Zibilean zehar Euskadin gertatutakoa transmitituz, eta egiarekiko konpromiso irmoa agertu zuen: garai hartako ‘fake news’-en aurka egin zuen”.

Aurretik liburuaren pasarte batzuk euskaratu baziren ere, lehen aldiz euskaratzen da lana osorik. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratu du, eta datozen egunotan jarriko dute salgai 390 orrialdeko liburua. Bertsio digitala eLiburutegian dago eskuragai.

George Steer (Cambridge, Hegoafrika, 1909 – Yangon, Myanmar, 1944) The Times eta The New York Times egunkarietako berriemaile berezia izan zen Gerra Zibilean, eta bere lana funtsezkoa izan zen Gerran zehar euskal lurraldean gertatutakoak zabaldu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X