Urriak 12 eta 13
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xalbador Eguna hartuko du Urepelek asteburuan

Pierre Topet “Etxahun Barkoxe”, Jon Mugartegi eta Jon Lopategi omenduko dituzte aurten.
Xalbador Eguna
Fernando Aire Etxart zena berriz ere hartuko dute gogoan jaioterrian

Deiadar elkartearen ekimenez, Urepelek Xalbador Eguna hartuko du asteburuan berriz ere, hamaseigarrenez, larunbatean eta igandean, urriak 12 eta 13.

Aurtengo ekitaldian,  Pierre Topet Etxahun Barkoxe, Jon Mugartegi eta Jon Lopategi hartuko dituzte gogoan, eta, hain zuzen ere, lehen horren bizitzan oinarritutako antzezlanak, “Gaztelondon zer berri?”k, irekiko du egitaraua, larunbatean, 20:00etan.

Igandean, goizean goiz, mendi ibilaldia egingo dute Xalbadorren etxolara (09:00). Ostean, meza eta hitzaldia izango dira, azken hori Joxemari Iriondoren eskutik, Etxahun Barkoxe, Jon Lopategi, Jon Mugartegi gogoratzeko.

Eguerdi partean, dantza eta herri kirolak izango dira publikoaren gozagai, eta, bazkaldu eta gero, bertsolarien txanda izango da: Sebastian Lizaso, Onintza Enbeitia, Maddalen Arzallus eta Juan Joxe Eizmendi.

Arratsalde partean (17:30) izango den erromeriarekin amaituko da jaialdia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi