Joan naiteke kultur ekitaldi batera Euskal Herrian?
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurriak egoeraren arabera aldatzen ari dira han-hor-hemen, eta Euskal Herriko administrazio bakoitzak neurri ezberdinak ezarri ditu COVID-19aren bigarren olatuari aurre egiteko.
Kultura ekitaldiei dagokienez, hasierako zehazgabetasunaren aurrean, ematen du agintaritza bakoitzak eman dituela dagoeneko, urriaren 29an gaudela, bere jardunbidearen berri.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ikuskizuna egingo den herrietako eta udalerri mugakideetako biztanleak bertaratu ahalko dira kultura ekitaldietara, joan-etorria sarreraren bidez justifikatuta, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duenez.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, kultura jarduerak eta ikuskizunak baimenduta daude espazio itxietan, gehienezko edukiera % 50ekoa bada eta gehienez 400 pertsonarekin (aire librean, edukiera % 50ekoa izan behar da, gehienez 600 pertsona), EAEko Aldizkari Ofizialean asteartean, hilak 27, argitaratu zuten dekretuaren arabera.
Nafarroari dagokionez, lurralderako sarrera-irteerak debekatuta badaude ere, lurralde barruko mugikortasuna librea denez, murrizpen hauetara egokitzen diren ikuskizunetara bertaratzea badago: museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultur ekipamenduetan edukiera % 30ekoa izango da, eta gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita; liburutegietan edukiera % 30ekoa izango da, eta gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita; zinema, antzoki eta auditorioetako jarduerek aurrez esleitutako eserlekuak izango dituzte, edukieraren % 30era arte, ezingo dira 200 pertsona baino gehiago sartu eta 21:00ak arte egongo dira irekita gehienez; eta aire libreko jarduera kulturaletan % 30eko gehienezko edukiera errespetatuko da, gehienez ere 100 pertsonako mugarekin.
Nolanahi den, kontuan hartu behar da Nafarroan kultura ekitaldiak hartzen dituzten lokal asko, hala nola tabernak, itxita egongo direla gutxienez azaroaren 9ra arte.
Esan gabe doa derrigor 06:00etatik 23:00etara artekoak izan behar direla ikuskizunak EAEn eta Nafarroan, mugikortasuna galarazita baitago gauez.
Ipar Euskal Herrian, konfinamendua egongo da ezarrita urriaren 30etik aurrera, gutxienez abenduaren 1era arte, Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak atzo, urriak 28, iragarri zuenez. Beraz, ezingo da kultur ekitaldietara bertaratu ezein kasutan.
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.