PROTESTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan

Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.

18:00 - 20:00

Durangoko Azokak geldialdia egin du igande honetan, Palestinan jasaten ari diren genozidioa salatzeko. Jende askok bat egin du ekimen horrekin, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez. "Elkartasun mezua" zabaltzeko ehunka bisitari eta 136 parte-hartzaile bildu dituen ekitaldi hunkigarria izan da.

Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza protestaren hasieran. Euskal kultur sortzaileek "gelditzeko beharra" zutela azpimarratu du Gomezek, eta esan du sektorea genozidio horren ondorioak jasaten ari direnen alde dagoela: “Euskal kulturaren erakusleiho honetatik munduari ere begiratzen diogu, eta aurtengo edizio honetan, tarte batez bada ere, gelditzeko beharra sentitzen genuen”.

Horrela, Durangoko Azokak ordu erdiko geldialdia egin du ohiko jardueran, eta bisitariek eta parte-hartzaileek bat egin dute ekimen horrekin. “Gelditzea, Palestinako genozidioari ez esateko. Gelditzea, pentsamenduak mugitzeko. Gelditzea, ekintzak aktibatzeko. Gelditzea, palestinarrei mezu bat bidaltzeko: ez zaituztegu bakarrik utziko. Kulturgintzatik ere, zuekin gaude”, esan du Gomezek.

Jarraian, Asun Elorriaga Gerediaga Elkarteko kideak hartu du hitza, poesia eta musika uztartu dituen elkarretaratzeari jarraipena emateko. Hala, Danele Sarriugartek, Itxaro Bordak, Josu Goikoetxeak, Ainhoa Urienek, Leire Bilbaok eta Erika Lagomak gaurko bereziki idatzitako poemak entzun dira.

Ondoren, Laura Mintegik, Gotzon Barandiaranek, Eider Beobidek eta Maria Osesek honako sortzaile hauen poemak irakurri dituzte: Rikardo Arregi, Nazim Hikmet, Mosab Abu Toha eta Mohammed el-Kurd. Halaber, Hawari ahizpek Mahmud Darwixen "Lur honen gainean” poema irakurri dute. Esanezin taldearen zuzeneko abesti batekin amaitu da geldialdia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X