Ikuskizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Eta bihar... zer?', estreinaldi erraldoia

Traspasos Kultur, Gaitzerdi eta Hortzmuga produktorek sortu dute ikuskizuna eta ostiralean eta larunbatean estreinatuko dute, doaneko sarrerarekin, eserleku kopurua bete arte.
18:00 - 20:00
'Eta bihar... zer? ikuskizuna

Traspasos Kultur, Gaitzerdi eta Hortzmuga produktoreak elkartu egin dira Euskadin inoiz antolatu den antzerki euskaldun handiena garatzeko. Proiektuaren izenburua Eta bihar... zer? da, eta Miribillako Bilbao Aretoan eskainiko da urriaren 26an eta 27an arratsaldeko 20:30ean. Sarrera dohainik izango da, eserleku kopuru bete arte.

Lau gerra-erreportarik, Hernán Zinek, Jon Sistiagak, Mikel Ayestaranek eta Mayte Carrascok, kontalari lana egingo dute. Proiektuan 45 pertsonak eta 55 gaztez osatutako Gernikako Gaudeamus Korala abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. Bestalde, "Tambores de Paz" izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartariek zuzendaritzari esker.

Aurten ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ospatzen denez, eta Gernika eta beste herri batzuk bonbardatu zituztela 75 urte bete direnez, ibilbide luzea duten Euskadiko hiru antzerki konpainia (Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa) elkartu egin dira hitz egitetik eta eztabaidatzetik sortu den proiektu bati ekiteko, diziplina anitz uztartuko dituen arte proposamen bat elkarrekin eraikitzearen ondoriozkoa.

Apokalipsiko lau zaldunetan oinarritutako lau kontakizunek osatzen dute ikuskizunaren ardatz nagusia, indarkeriazko egoeran -indarkeria zuzena nahiz estrukturala- ematen diren 4 kontzeptu gisa ulertuta, hala nola: gerra, garaipena, gosea eta heriotza.

Proiektuan antzerki- eta dantza-ekintzak bateratzen -eta nahasten- dira, ikuskizunerako apropos sortutako musika-konposizio batekin eta Gernikako Gaudeamus Korala gazte abesbatzaren parte-hartzearekin batera. Aldi berean, eszena- eta musika-ekintza horiek eszenatokia osatzen duen kuboaren gainean proiektatutako ikus-entzunezko eta argazkigintzako sorkuntza-lanarekin osatzen dira. Eszena-ekintzaren, irudiaren eta hitzaren bitartez egoerak nabarmentzen dira, horietatik abiatuta ikusleak bere errealitateaz hausnartu eta jabetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X