Jorge Oteizaren omenez
10 urte bete dira Jorge Oteiza artista hil zela. Bere lana gogoratzeko, hainbat ekitaldi egiten ari dira Euskal Herri osoan, baina batez ere Donostian.
Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eta Donostiako DOKA Kafe Antzokiak Jorge Oteizari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan ostegunera bitartean, artistaren heriotzaren hamar urte betetzen direnean. Ekitaldiz beterikoastea izaten ari da , eta guztiak DOKA Kafe Antzokian egingo dira. Ion Martinez Aldatzen Laguntzen taldeko kideak azaldu duenez, ekitaldien helburu nagusia gerturatu nahi duen orori Oteizaren sentitzeko era eta pentsamenduak aurkeztea da, "Euskal Herriak ezin baitu inoiz ahaztu zer nolako ekarpena egin zien Oteizak bere garaian euskal kultura, politika, arte garaikidea, irakaskuntza, mitologia, hizkuntza edota jendarteari".
Sustatu zituen ideia guztiek nolakoak ziren ezagutarazi eta gaur egun oraindik zenbaterainoko erabilgarritasuna izan dezaketenari buruzko gogoeta egitea bilatzen dute jardunaldiek. "Izan ere, oso baliagarriak izan daitezkeela uste baitugu gaur egun bizi dugun egoera sozioekonomikoan, aldaketa sakon baten premia dugula behin eta berriz errepikatzen dugun honetan, alegia", azaldu du.
Egitaraua astelehenean hasi zen, Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak egindako "Otehitzari biraka" ikuskizunaren DVDaren proiekzioarekin. Asteartean, Jon Intxaustegik Oteizaren ibilbide artistiko eta pentsaerari buruz egindako "Fragmentos" dokumentala emango da, 19:30ean.
Asteazkenean, Oteizari buruzko hitzaldi eta film labur bat izango dira, 19:30ean. Emilio Varela Frojan arkitekto eta Oteizaren inguruan ezagutza handia duenak, artistari buruzko hitzaldi bat emango du, eta ondoren, Oteizak eta Nestor Basterretxeak Irunen elkarbanatu zuten etxeari buruzko "Casa vacía" film laburra nola burutu duen kontatuko du Jesus Mari Palacios egileak.
Ostegunean, "Oteitzarekin" izenburuko bertso saioa izango da, Maialen Lujanbioren eta Andoni Egañaren partaidetzarekin. Saioa 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko du (egun horretan bertan jarriko dira salgai, ordu erdi lehenago).
Oteiza museoa
Alzuzako Oteiza museoak ere Jorge Oteiza gogoratuko du, hil zela 10 urte betetzen direnean. Programazio berezia izango da, bisita gidatuekin eta ate irekien jardunaldiekin.
Gainera, bestelako jarduerak ere izango dira maiatzaren 8tik 12ra, Oteizaren lana eta figura gogora ekartzeko. Museoan 10 urteak ospatuko dituzte horrela eta urtea zehar hainbat jarduera egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.
Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai
Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak.
Denise Scott Brown arkitektoari buruzko atzera begirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak
Denise Scott Brown (Nkana, Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Bidaiari, argazkilari eta aktibistaren lanaren gaineko erakusketa hiru ataletan egituratuta dago: hiria, kalea eta etxea.
Arte Ederren Bilboko Museoak Jose Antonio Azpilkuetaren 12 marrazki jaso ditu
Jose Ignacio Olave arte editoreak eman ditu grabatuok, dohaintzan. Edwar Hopper margolari estatubatuarraren pinturan oinarrituta daude marrazkiok, eta apirilaren 19ra arte egongo dira ikusgai.
Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko
2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.
Artium Museoak AMA ikasketa zentroa sortu du
“Arte garaikideari buruz modu kritikoan pentsatzea” da helburua. Otsailean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketari buruzko memoria ariketa proposatuko du.
Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan
Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.
Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat
Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.
Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean , Artiumen
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Gasteizko Museoak abuztuaren 30era arte izango du ikusgai Zirkulu batetik begirada begiraden zirkulu batean erakusketa. Hogei artista eta kolektibok hartu dute parte "pentsamendu dekolonialaren, zibernetikaren eta feminismoen eragina duten praktiken genealogia" proposatzen duen bilduman.
Behaketa patxadatsu eta arretatsuaren aldarrikapena, Tabakaleran
"Strong back, soft front" Maite González Martínezen bideo eta collageen erakusketa Iñigo Villafranca Apesteguiak komisariotu du. Martxoaren 2ra arte egongo da ikusgai, "begiratzeko beste modu bat" proposatzen duen bilduma Donostiako zentroan.