Arte garaikidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezberdintasunari eta batasunari buruzko hausnarketa, Bergaran ikusgai

Julio Mendikute, Jon Azofra eta Koldo Etxebarria artisten lanak dituzte ikusgai apirilaren 13ra arte Bergarako Aroztegi aretoan. Ezberdintasunari eta batasunari buruzko hausnarketa egin dute bertan.
18:00 - 20:00
'Ezberdintasuna eta batasuna', ikusgai Bergaran

Julio Mendikutek, Jon Azofrak eta Koldo Etxebarriak erakusketa kolektiboa jarri dute Bergaran, Aroztegi aretoan. Ezberdintasuna eta batasuna proiektua apirilaren 13ra arte izango da ikusgai.

Artisten euren arabera, "erakusketak sormen prozesuaren hasierara begiratzeko proposamena egiten du, maiz formari erreparatzen baitiogu, objektu artistikoak sortzera bultzatu gaituena ahaztuta".

Julio Mendikutek teknika oso pertsonala erabiltzen du: kimigrama. Argiak, errebelatzaileak eta finkatzaileak argazki-paperean eta argazki-kamerarik gabe irudiak sortzean datza. Prozesu horri esker, irudiak sortzen esperimentatu daiteke. Horren lanetan, irudiek "bizi-indar handia dute, inpultsibotasun sutsu eta bizi oso erakargarria, emozio esparruetara eramaten gaituztena".

Jon Azofrak argazkiak jarri ditu ikusgai, "forma klasikoak argazkigintzan zentzumenezkoak ez diren munduak islatzeko modu bakarra ez direla erakusteko". Horren argazkiek hiri-paisaiak jasotzen dituzte.

Koldo Etxebarriak, berriz, "gizakiaren metafisika errealitatean" aztertzen du, "kontenplazio-moduaren begirada maitekorrean islatzen dena". Errealitate hori jasotzeko, "bitxikeria eta kontakizunez hustutako biziguneak sortzen ditu bere lanetan". 3D teknologia erabiliz egiten dituen irudien bidez, dimentsio metafisiko hori aditzera eman eta gogora ekarri nahi du.

Erakusketa honetan argi geratzen denez, hiru artista horien ezberdintasun kontzeptual eta formalak nabarmenak dira, baina ezberdintasun horien atzean dagoen batasuna azpimarratu dute bertan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X